Borrar

«Xakearekin erabakiak hartzen ikasten da, zailtasunen aurrean nora jo»

Duela 30 urte sortu zuten Gros Xake Taldea Nazioarteko txapelketa prestatzen ari da, 'Nazioarteko Groseko Xake Irikia'. Ekainaren 22 eta 29 bitartean egingo dute

dv

Domingo, 27 de mayo 2018, 12:30

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Donostiako xake-jokalari askoren elkargune da Gros Xake Taldea. Duela 30 urte sortu zuten taldea, donostiar auzoan. Egun, hala ere, zaleen kopurua dela eta, Amaran elkartzen dira jokoan aritzeko. Iñigo Argandoña zuzendari ordeak azaltzen du nola urteekin hazten joan diren.

«Mila umek baino gehiagok ikasten dute xakean nola jokatu Donostian. Arrakasta nabaria da. Gure ikaslerik gazteenak bost urte izango ditu. Bazkiderik zaharrenak, aldiz, 85. Xakeak ez dauka ez adinik, ez sexurik, ez erlijiorik. Xakea bidezkoa da», eta nabarmentzen du, «xakearekin erabakiak hartzen ikasten da, zailtasunen aurrean nora jo».

Nazioarteko txapelketa prestatzen dihardute, Nazioarteko Groseko Xake Irikia deiturikoa. Ekainaren 22 eta 29 bitartean egingo dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios