Borrar
200 lagun aztertuko dituzte: 100 elebidun ezkerti eta 100 elebakar eskuin. FOTOLIA
18 eta 36 urte arteko elebidun ezkerti bila dabil BCBL

18 eta 36 urte arteko elebidun ezkerti bila dabil BCBL

Europa mailako proiektu baten barruan, haien garunak eta elebakar eskuinenak aztertu eta alderatu nahi dituzte, bien artean diferentziarik ba ote dagoen ikusteko

Lunes, 29 de enero 2018, 13:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Egoitza Donostian duen Basque Center on Cognition, Braind and Language (BCBL) zentroak ezaugarri nahiko bereziak dituzten boluntarioak behar ditu ikerketa baterako: 18-36 urte bitartekoak, euskaraz eta gaztelaniaz moldatzen diren elebidunak, eta ezkertiak direnak. Aztertu nahi dute, hain zuzen, ea baldintza horiek betetzen dituzten pertsonen garunek hizkuntza bakarra mintzatzen duten eskuinenek bezala funtzionatzen duten, edo desberdinak diren funtzionamenduaren aldetik.

BCBL 'Multi-lateral' ikerketa-ildoa landuko duen zentroetako bat izango da, ildo zehatz hori 2013an abiatu zen Human Brain Project Europa mailako proiektuan txertatzen delarik. Holandako Max Planck psikolinguistika institutuarekin eta Bordeleko Victor Segalen unibertsitatearekin batera, hiru urtez garatuko du 'Multi-lateral' egitasmoa BCBLk. Human Brain Project-en, berriz, 24 herrialdetako 112 zentro ari dira parte-hartzen. Garuna hobetu ulertzea, horren arazoen definizioan eta diagnostikoak aurrera egitea eta organo horren funtzionamendua irudikatu dezaketen teknologia berriak garatzea dira proiektuaren helburu nagusiak. 10 urtez luzatuko da, eta 1.000 milioiko aurrekontua du.

Kasu zehatz honetan, ikerketaren xedea da sakonki eta pertsona desberdinetan aztertzea estimulu linguistikoak prozesatzeaz arduratzen den neurona-sarea. Pertsona gehienetan garuneko ezker hemisferioan dago kokatuta, baina ikusi nahi da ea hizkuntza bat ikasteak edo ezkertia izateak alda dezaketen lateralizazio izenaz ezagutzen den printzipio hori.

"Lateralizazio falta hizkuntza prozesatzeko gaitasun txikiagoarekin lotu izan da, baita hizkuntza-nahasteak, dislexia, autismoa edota eskizofrenia izateko arrisku handiagoarekin ere", adierazi du BCBLk ohar baten bidez. Ohar berean argitu du 100 elebidun ezkerti eta 100 elebakar eskuinen garunak aztertuko direla erresonantzia magnetiko bidez, ikusteko ea lateralizazioa desberdina den talde bietan.

Ikerketan parte hartu nahi dutenek 943309300 telefonora deitu edo Zentroak Miramongo Parke Teknologikoan duen egoitzara joan behar dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios