Udako ordutegia ezarri du Renfek aldiriko trenetan

Udako ordutegia ezarri du Renfek aldiriko trenetan
ARIZMENDI

Konpainiak iragarri du «Donostiako aldiriko gunea osatzen duten 30 geltokietan kokatutako iragarki tauletan» aurki daiteteela ordutegi berria

Renfek Gipuzkoako eta Bizkaiko aldiriko trenen ordutegiak egokituko ditu udara astelehen honetan, ekainaren 11an. Ordutegi berriak irailaren 9ra bitartean egongo dira indarrean, garraio konpainiak jakinarazi duenez.

Gipuzkoako aldiriko trenen ordutegi berriak Donostiako aldiriko gunea osatzen duten 30 geltokietan kokatutako iragarki tauletan aurki daitezke. Bestalde, Irun eta Bentak geltokietako bidaiariek Euskotrenen Topo linea erabili dezakete Irun eta Pasaia artean, eta Renferen aldiriko txartelarekin tren aldaketa egin dezakete. Euskotrenen Topo lineara tren aldaketa egitea ahalbidetzen ez duten trenek autobusez egingo dute ibilbidea Irun eta Lezo-Errenteria artean.

Bizkaiko kasuan, Renfek C1 (Bilbo-Santurtzi), C-2 (Bilbo-Muskiz) eta C-3 (Bilbo-Urduña) lineen ordutegiak aldatuko ditu. Halaber, urteko gainerakoan bezala, Gau Jaia trenen zerbitzua eskainiko du udako ostiral eta larunbat gauetan.

Halaber, aldiriko txartelak dituzten bidaiariek 'Regional Exprés' eta distantzia ertaineko trenak erabili ahal izango dituzte Donostiako nukleoko geltokien artean.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos