Txuri Berriko patinatzaile harrobia

Felipe Montoya, otsailaren 17an, Joko Olinpikoetan. / REUTERS

Izotz gaineko patinatzaile artistiko bikainak eman ditu Donostiako Txuri Berri klubak. Haien arrastoa jarraitu nahi dute etorkizun handiko harrobia osatzen duten kirolari gazteek

Kirolari guztientzat amets handienetakoa da Joko Olinpiko batzuetan parte hartzea. Kolonbian jaio eta ume-umetan Donostiara etorri zen Felipe Montoyak gauzatu du amets hori, PyeongChangen egin diren Jokoetan lehiatzeko aukera izan baitu itzotz gaineko patinatzaileak.

13 urterekin ezagutu zuen horren urruti eraman duen kirola, Txuri Berri klubaren eskutik. Madrilgo errendimendu handiko zentroan sei urte badaramatza ere, beti gogoratzen du Donostiako izotz pistan ikasitakoa dela bere ibilbidearen oinarria.

Montoyaren eta klubak eman dituen beste zenbait patinatzaile bikainen lorpenak pizgarri galanta dira gaur egun gogor eta gogotsu entrenatzen duten kirolari gazteentzat. Haien eskutik ezagutu dugu kirol eder eta gogor hori.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos