Turismoa eta euskararen arteko harremana hizpide Deustuko Unibertsitatean

Iazko edizioari dagokion argazkia./D.U.
Iazko edizioari dagokion argazkia. / D.U.

Gai horri buruz ariko dira ostiral honetan Donostiano campusean egingo den 'Ika Mizka' saioan

Gaztezulok, Deustoko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatzen duten 'Ika Mizka: Eta hik? Nola bizi dunk euskara?' egitasmoaren 2018ko edizioa ostiral honetan, apirilak 13, iritsiko da Donostiako campusera. Izan ere, gazteak euskararen erabileraren garrantziaz sentsibilizatzeko eta jarrera aktiboagoak bultzatzeko sortu zen egitasmoaren ardatz nagusi diren solasaldiak 10:00etan hasiko dira, Nerea Aliasen gidaritzapean, eta 12:00ak bitarte euskararen erabileraren inguruan hausnartuko dute ikaslek eta hainbat pertsona ezagunek.

Seigarren edizio honetan, gainera, ikasleak euskararen erabileran 'aktibatu' nahi ditu egitasmoak, Euskaraldiaren helburuekin bat egin baitu. Aurten, turismoa eta euskararen arteko harremana aztertuko dute Deusto Donostiako campusean

Solasaldiak eta zizka-mizkak uztartuz,«euskara uste baino espazio eta esparru gehiagotan erabili daitekeela eta sormen eta komunikazio tresna baliagarria dela ohartarazteko» helburua du ekimenak. Horretarako, «lagungarria izango da nork bere esperientzia kontatzea eta bere ikuspuntua jendearekin elkarbanatzea, euskaldunok geure hizkuntzari arnas emateko ahaleginean (edo ez) bizi ditugun gorabeherak mahai gainean jarriz: pozak, oztopoak, eman diren pausoak, jarrera positibo edo negatiboak, bilakaerak, anekdotak....».

Ikasleekin batera, bertan izango dira Josean Bengoetxea (aktorea), Xabat Izagirre (Bidaiaria eta Turismoan graduatua), Eneritz Furyak (musikaria), Mikel Antero (komikigilea eta ilustratzailea), Haritz Rodriguez (TokitanTV bidai blogaren sortzailea), Asier Beramendi Aranzadi (musikaria eta sortzailea), Ane Urrutikoetxea (kazetaria), Andoni Agirregomezkorta (aktorea), David Aguirrezabalaga- MR EUSKALDUN (ilustratzailea) eta Gaizka Izagirre (kazetaria).

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos