Sagarrak biltzeko lehen makina heldu da Gipuzkoara

Makina italiarra, lurretik sagarrak jasotzen / Michelena

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko zazpi sagardotegik makina bidez bildutako sagarrekin ekingo diote aurtengo denboraldiari, eta abenduan ebaluazioa egingo dute teknika mekanizatu hau beste sagardotegietara zabaldu edo ez erabakitzeko

DVDonostia

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko zazpi sagadotegik makina bidez bildutako sagarrekin ekingo diote aurtengo denboraldiari. Belarmendik, nekazal makinaria zerbitzuak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean garatu dute proiektua, gaurkoan jendartera aurkeztu dutena.

Aburuza sagardotegian egindako aurkezpenean argitu dutenez, Gipuzkoako orografian lan egiteko aproposa da bilketarako aparatu hau, aldapetara ondo moldatzen baita.

Sagardogileen sektorea profesionalizatzeko jaio den ekimen honek, 40 hektareako sagarrak jasoko ditu, bost zonalde desberdinetako 18 lursailetatik. Gainera, estimatzen da pertsona batek eguneko mila kilo sagar biltzen dituen bitartean, makina honek 9.000 jasotzeko gaitasuna duela, sagarren kalitateari eragin gabe.

Nahiz eta egun, oraindik ere, sagar bilketa eskuz egiten den orokorrean, abenduan ebaluazioa egingo dute teknika mekanizatu hau beste sagardotegietara zabaldu edo ez erabakitzeko.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos