Sagardoaren munduko mapa marraztuko dute Hernanin

Sagardoaren munduko mapa marraztuko dute Hernanin
JUANFER

Ostegun honetan hasita, nazioarteko zenbait profesionalen ekarpenak bilduko dituen II. Sagardo Foruma egingo da Orona Ideon

Sagardoaren Lurraldea elkarteak II. Sagardo Forum egingo du ostegunetik larunbatera, azaroaren 23tik 25era. Sagarraren, sagarraren eratorriei eta sagardoaren kultura eta turismoari buruzko jardunaldi teknikoak Orona Ideoren instalazioetan egingo dira, Hernanin, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Zehazki, ostegunean eta ostiralean nazioarteko 21 profesionalen hitzaldiak izango dira, eta sagardoaren munduaren gaur egungo egoera zein den eta azken urteetan izan duen garapena ezagutzeko aukera izango da hiru gai nagusitan banatuta: sagarra, sagardoa eta sagardotegiak baliabide turistiko gisa.

Berrikuntza gisa, II. Sagardo Forum barruan I. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa jokatuko da larunbatean. Bertan, mundu osoko dastatzaile ospetsuek bederatzi kategoriatan sailkatutako sagardo mota ezberdinak dastatuko dituzte lehiaketara aurkeztutako sagardorik hoberenak aukeratzeko. Dastatzaileen artean egongo dira sumillerrak, enologoak, sukaldariak, kazetari eta blogger gastronomikoak.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos