'Sagardo ibaiak bizitza iturri' erakusketa, Aquariumen

Fraile

Erakusketak Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo herriei buruzko alderdi ezezagunak ezagtzera ematen ditu Donostiako Aquarium museoko erakusketak, Sagardoaren Lurraldeko 'Sagardo Bideak' proiektua osatzeraino

Donostiako Aquariumera iritsi da ‘Sagardo ibaiak. Bizitza iturri’ erakusketa, Hernani, Usurbil eta Astigarragako herrietatik pasa ostean. Historian zehar Urumea eta Oria ibaien inguruan sagardoak, burdinak eta ontzigintzak izan duten garrantzia azaltzen da bertan.

Abenduaren 15era arte ikusi ahal izango da, Aquariumeko sarrera ordainduta, 10etatik 19etara.

Ezezagun diren hainbat kontu jakinarazten ditu erakusketak. Adibidez, aurreko mendeetan zazpi portu izan zirela Hernanin: Arbiza-Portu, Portu, Zikuñaga, Osiñaga, ‘Caparote’, Epele eta Fagollaga. Horietan, garrantzitsuena Portu zen. Urumea, Leitzaran eta Oria bailaretako beharrei erantzuten zien. Hernanitik Donostiara burdina, sagardoa, surtako egurra, arraunak eta bestelako egurra garraiatzen zuten Urumea ibaitik.

Halaber, Vicente de Lardizabal zirujauak 1769an idatzitako liburua dago ikusgai. Eskorbutoari eskainitako atalean sagardoa gomendatzen du mediku honek.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos