Prestakuntza osagarria eskaini die eduCaixak Gipuzkoako 87 ikastetxeri

Denetariko jarduerak sustatzen dira egitasmoaren baitan./
Denetariko jarduerak sustatzen dira egitasmoaren baitan.

14.271 ikaslek hartu dute parte 2016-2017 ikasturtean eduCaixak sustatutako jardueretan

Gipuzkoako 87 ikastetxetako 14.271 ikaslek hartu dute parte 2016-2017 ikasturtean eduCaixak sustatutako jardueretan. La Caixaren gizarte ekintzak egiten duen hezkuntza proposamena da eduCaixa, eta ikastetxeen eskaintza formala osatzen du, ikasleen ezaguera zabaldu eta haien garapen pertsonala sustatzeko asmoz.

Hala, eskaintza bere osotasunean biltzen duen lanabes bat jartzen du eduCaixak interesatuta dauden ikastetxeen eskura. Hazkunde pertsonala sustatzea izanik xede nagusia, bereziki bultzatzen dira baloreetan oinarritutako hezkuntza, artearen eta kulturaren hedapena, bokazio zientifikoen sustapena eta finantza- eta ekintzailetza-heziketa.

Garrantzi handia dute halaber on line baliabideek. Berariazko atariaren bidez, materiak ugari jaitsi dezakete irakasleek, gelan erabiltzeko. Iritzi emateko eta esperientziak partekatzeko ere balio du atariak. Iaz, Gipuzkoako 5.208 ikasle eta irakaslek erabili zituzten online edukiak.

Kit fisikoak ere badituzte, besteak beste ohitura osasungarriei buruzkoa. Valentín Fuster izen handiko kardiologoa buru duen SHE Fundazioak sortutako kit horretan haur hezkuntza ikasleen artean eguneroko ohitura eta jarduerei buruzko gogoeta sustatzen da. Lantzen diren gaien artean daude elikadura, atsedena, jarduera fisikoaren beharra, gorputzaren atalen, zentzumenen eta emozioen ezagutza… Azken ikasturte honetan sei urte bitarteko 2.274 ikaslek baliatu zituzten material horiek Gipuzkoan. Beste kit bat ere badute, el KitCaixa Valores izenekoa, 1.423 ikaslerengana iritsi zena.

Baliabide fisikoen artean aipatu behar da ‘planeta mugikorra’, 20 lagunentzako tokia duen kupula puzgarri bat, ikasleei astronomia eta biologiara hurbiltzeko aukera eskaintzen diena. Azken ikasturtean maila desberdinetako 1.567 ikasle eta irakasle gerturatu ziren planeta mugikor horretara.

Nerabe eta gazteei zuzendutako ekimenen artean, ekintzaile gazteei bideratua aipa daiteke. Ekintzailetza eta finantza-heziketa sustatu nahi dituen ekimen honetan 14-18 urte bitarteko 213 ikasle ibili ziren 2016-2017 ikasturtean.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos