Borrar
Pistaren aurka azaltzeko, ohialez estali dute elorri bat

Pistaren aurka azaltzeko, ohialez estali dute elorri bat

Eniriotik Igaratzarako bidea pista bilakatzearen ondorioak nabarmendu nahi izan dituzte Aralar Bizirik eta Naturkonek, ibilaldi baten bidez

Lunes, 9 de octubre 2017, 13:02

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Igandean egindako mendi irteera baten bidez, Eniriotik Igaratza arteko bidea pista bilakatzeak ekarriko lituzkeen kalteak nabarmendu nahi izan dituzte Arabar Bizirik eta Naturkonek. Ekimenaren berri emateko zabaldu duten oharrean diotenez, 55 lagunek hartu dute parte ibilaldian. Horiek guztiek "ibilbidean zehar ezagutu dituzte honezkero egina dagoen Eniriorako pista, eta baita Eniriotik Igaratzareko bidearen eta horren inguruko parajeen balio kultural, sozioal eta ekologikoak".

Parte-hartzaileei azaldu dizkiete halaber bidea pista bilakatzearen eraginak: "Ondaren kulturalaren galera, lurren higadura, Maizegierreka errekako urak kutsatzeko arriskua eta ondorio larriak landaredian eta faunak", besteak beste.

Aralar Bizirik-eko kideek ohialez 'jantzi' dute elorri bat, salatzeko Foru Aldundiak eta Enirio-Aralar mankomunitateak Enirio eta Doniturrieta artean eraiki nahi duten "hiru metro zabaleko pista egiten bada 140 elorri, 17 gorosti eta 6 hagin, azken biak espezie babestuak, desagertuko direla" eta gogoratzeko "zuhaitzak adeitasunez tratatu behar ditugula".

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios