«Paisaiara gerturatzea», Ondareari buruzko Jardunaldien helburua

Iaz, besteak beste, bisitak egin ziren Beasaingo Igartzara./JUANTXO
Iaz, besteak beste, bisitak egin ziren Beasaingo Igartzara. / JUANTXO

Iraila eta urria bitartean, 115 jarduera burutuko dira Gipuzkoako 40 udalerritan

Aurreneko aldiz, leloa eta kartela partekatuko dituzte Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak udazlenean egingo diren 2017ko Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak. Europako Kontseiluak aurtengo deialdirako hautatu duen gaia 'Ondarea eta natura: aukeren paisaia bat' izan da, aldundien baterako proiektuan 'Paisaia bizi. Gure paisaia kulturaren eraikuntza' lelopean interpretatu dena. Hiru lurraldeak "ondo irudikatzen eta erraz identifikatzen dituen irudi batek" lagunduko dio leloari lurralde guztien artean partekatuko duten kartelari.

"Paisaiara gerturatzea izan dugu helburua, faktore askok parte hartu duten hainbat eraldaketaren bidez; izan ere, egun gure nortasunaren eta kulturaren elementu bat da, eta aukera ematen digu, gainera, hiru lurraldeen arteko harreman-gune garrantzitsuak izateko", adierazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar baten bidez.

Gipuzkoan, iraila eta urria bitartean egingo da jardunaldien bigarren edizioa. Programa 40 udalerritan garatuko da, lurraldean modu homogeneoan banatuta, eta 84 eragilek esku hartuko dute aurreikusten diren 115 ekintzetan. Besteak beste, bisita gidatuak, ibilbide kultural gidatuak, erakusketa fisiko eta birtualak, lantegiak, mahai inguruak edota jardunaldi gastrokulturalak egingo dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak, Kultura Zuzendaritzaren bidez, bigarren urtez jarraian antolatuko ditu Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak, lurraldeko kultur eragile askoren inplikazioarekin. Horrela, bada, bat egiten du Gipuzkoak Europako Kontseiluaren ekimen horrekin, zeinak helburua baitu ondarearen balioa nabarmentzea.

Helburu hori betetzeko, Aldundial ohar baten bidez aurreratu duenez, "Gipuzkoako herritarrei ondarea beste modu batean gerturatzen diegu, gai komun batekin eta data zehatz batzuetan. Ondare gerturatze horretan, artapenerako sentsibilizazioa bilatzen da, gizarte kohesioa indartzen duen aldetik; pertenentzia sentimendua indartzen da, Gipuzkoari berezitasuna ematen zaio, eta laguntzen digu gure oraina interpretatzen eta rol garrantzitsu bat jokatzen gure gizartearen garapen ekonomikoan".

Hiruak bat

Edizio honetan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek elkarrekin egin dute bat, Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin, "jardunaldien inpaktua indartzeko Euskadi osoan, herritarrek EAEko gainerako lurralde historikoei buruz duten ezagutza handitzeko, indarrak batzeko eta esperientziak trukatzeko".

Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta lurraldeko eragileen artean egiten da, besteak beste, udalak, elkarteak eta enpresak. Aldundia antolakuntzaz, koordinazioaz, liburuxken eta kartelen edizioaz, eta komunikazioaz arduratzen da, eta lurraldeko eragileak, berriz, ekintzez, haien baliabideen bidez. Horrela, eragile horien lankidetzarik gabe, ez zen posible izango proiektu hau aurrera ateratzea.

Gipuzkoak datorren urtean hartuko du parte Ondarearen Europako urtea dela-eta egingo diren ospakizunetan. Egitasmo hori Europako Parlamentuak onartu zuen, besteak beste, Europako kultur ondarea sustatzeko, eta komunean ditugun historia eta balioak barneratzeko. Horretarako, ondarearen aldeko apustua egiten du ezinbesteko baliabidea baita gure etorkizunerako, duen balio hezitzaile eta sozialarengatik eta garapen ekonomikoan duen garrantziagatik.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos