Secciones
Servicios
Destacamos
Miércoles, 18 de abril 2018, 11:05
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Ostiral honetan, apirilaren 20an, aurkeztuko dira Kilometroak 2018ko kanta eta bideoklipa. Ekitaldia Urretxuko Gernikako Arbola plazan egingo da 19:30ean. Bertan, antolatzaileek aurreratu dutenez, «kantaren egileak eta interpreteak izango dira protagonista, Urretxu-Zumarraga Ikastolako eta beste hainbat ikastoletako ikasleekin batera».
Kilometroak 2018ren leloari jarraituz, Urretxu-Zumarraga Ikastolak «herriko beste eragile batzuekin batu ditu zubiak sorkuntza lan hau egiteko. Lehendabizi, kantaren melodia egin zuten Secundino Esnaola Musika Eskolako irakasleek eta, ondoren, letra idatzi zuten Bertso Eskolako zenbait kidek. Uxue Kerejetak, Maddi Martinek eta Sergio Ordoñez Patxuko-k jarri diete ahotsa, eta Musika Eskolako abesbatza eta musikariak izan dituzte lagun».
Aurkezpen ekitaldian, «orain arte isilpean gordeta egon den kanta zuzenean eskainiko digute protagonistek, eta estreinakoz, bideoklipa ikusteko aukera izango dugu», aurreratu dute. Iñigo Sbeltza telebista eta zinema zuzendari, gidoilari eta editoreak egin du bideoklipa.
«Giroa berotzeko», aurretik Kilometroetako hainbat kanta taularatuko dituzte Ikastolako ikasleek, 'play-back' modura. Zubiak beste ikastola batzuekin batuko dituzte: Legazpiko Haztegi, Bergarako Aranzadi, Oñatiko Txantxiku eta Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastoletako gaztetxoak ere etorriko baitira euren edizioko abestia dantzatzera.
Eguraldi txarra eginez gero ekitaldia Urretxuko Ederrena pilotalekuan egingo da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Dos robots submarinos para conocer el litoral cántabro
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.