Ondarreko historiaurreko aztarnak ezagutzeko ibilaldi gidatua

Aurreko bisita bateko argazkia./
Aurreko bisita bateko argazkia.

Aralarko Natur Parkean dagoen aztarnategia bisitatzeko aukera abuztuaren 6an izango da, Lizarrustiko parketxetik abiatuta

Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak ibilaldi gidatua antolatu du abuztuaren 6rako, igandea, Ondarreko Historiaurreko aztarnak ezagutzeko. Ondarreko harantxoa Aralarko Natur Parkean dago, Ataungio Lizarrustiko parketxetik oinez joanda ordubete ingurura. Bidea erraza bezain ederra da.

Gutxi dira Euskal Herrian historiaurreko hainbeste aztarna aurkitu diren tokiak eta are gutxiago gaurdaino hain ondo gorde dituzten lekuak. Hain zuzen, ikerketa lanak ez dira oraindik bukatu eta ezin bazter daiteke oraindik aztarna gehiago topatzea.

Aralarren aurkituriko giza aztarna zaharrenak (Neandertalek egindako tresnak) Ondarren aurkitu ziren eta baita Aralarko cromlech bakanetako bat ere. Hura induskatutako Joxean Mujika adituaren eskutik entzungo ditugu azalpenak.

Bi abiapuntu izango dira irteera gidaturako: 9:00etan Lizarrustiko parketxetik eta 10:30etan Errekabletzeko langatik. Itzulera orduak 12:30ak eta 14:00ak izango dira, hurrenez hurren. Adin guztietako bisitariei dago zuzendua txangoa (12 urtetik beherakoentzat luzea gerta liteke ibilaldia). Azalpenak euskaraz emango dira. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net / 943 180 335 / 688 895 069

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos