Mugikortasun iraunkorreko lehen azoka industriala

Irizarrek Donostiarako egingo duen autobus elektrikoaren aurkezpena. Argazkian, Eneko Goia alkatea eta José Manuel Orcasitas Irizar taldeko zuzendari nagusia./A.A.
Irizarrek Donostiarako egingo duen autobus elektrikoaren aurkezpena. Argazkian, Eneko Goia alkatea eta José Manuel Orcasitas Irizar taldeko zuzendari nagusia. / A.A.

Sektorean diharduten 1.500 lagunen parte-hartzea aurreikusten da Foru Aldundiak bultzatuta azaroan Ficoban antolatuko du erakusketan

Go Mobility Azoka hartuko du azaroaren 27 eta 28an Gipuzkoak, etorkizuneko mugikortasun iraunkorraren Europako Hegoaldeko lehen elkargunea, alegia, elektromugikortasunaren eta energia biltegiratzearen alorrean lan egiten duten profesional eta enpresetara zuzendua. Ficoba Gipuzkoako erakustazokan egingo da Azoka hau Go Mobility-Basque Sustainable Mobility Industry Exhibition izenburupean antolatuko da eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako departamentuak bultzatzen du.

Ficobako hiru pabiloiak hartuko ditu elkarguneak, 5.000 metro karratuko erakustaketa azalerarekin, eta kanpoko espazioa ere erabiliko da, 7.000 metro karratuko eremu gehigarriarekin. Bertan bilduko dira, espero denez, maila altuko 1.500 profesional –zuzendari eta erosketa arduradun–, zeinak izango duten erakustokian sektoreko azken berrikuntzak ezagutzeko aukera, hainbat hitzaldi eta mahai-inguru, ibilgailuak testatzeko eremua, matchmaking, bisita teknikoak enpresetara, eta Go Mobility sariak. Gainera, erosketak bultzatu asmoz, Estatu mailako zein nazioarteko erosle gonbidatuentzako programa bat antolatuko da ekitaldian, ezaugarri horietako 50 eta 100 erosleren partaidetza lortzeko helburuarekin.

Mugikortasun Elektrikoaren Garapen Industriala bultzatzeko Gipuzkoako Estrategian kokatzen da ekimena. Estrategia honetan parte hartu dute alorreko 40 eragile, enpresa, zentro teknologiko eta erakundek. Estrategia hiru ardatzetan banatzen da: garapen industriala eta teknologikoa bultzatzea, behar berriei aurre egiteko azpiegiturak eta gaitasunak garatzea eta eloktromugikortasunaren eta energia biltegiratzearen alorrean lurraldea posizionatzea.

asdfasd

"Aukera ederra izango dute Europako enpresek beren aurrerakuntza eta berrikuntzak aurkezteko, beti ere mugikortasun jasangarriaren eta energia biltegiratzearen alorretan, mugikortasun jasangarriaren alorrean soluzio berritzaileak bilatzen dituzten operadore, erosle eta hiri, enpresa, eta zerbitzu hornitzaileetako arduradunen aurrean", aurreratu du Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatuak, Ainhoa Aizpuruk. Bide horretan, mugikortasun iraunkorra eta adimentsuaren balio katearen eragile nagusiak elkartzea du helburu azokak, gai horretan diharduten eragile publiko eta pribatuen arteko topagune izan dadin. Gainera, diputatuak azpimarratu duenez, Go Mobilityk balioko du Gipuzkoa eta bere industria posizionatzeko potentzial handiko gai batean, halaxe baita mugikortasun iraunkorra eta energia biltegiratzearen alorra.

"Gure auzo eta hirietan mugitzeko ditugun ohitura eta baliabideak aldatzen ari dira. Gipuzkoak eta bertako industria-ehunak biltzen ditu ezaugarriak mugikortasun jasangarriaren eta energia metatzearen alorretan sortzen ari den aukera-eremu hau probesteko. Galdu ezin dugun aukera da eta, gainera, Europan barnako erakunde eta enpresen arreta pizteko gaitasuna izango dugu", gogoeta egin du.

Gipuzkoak munduan erreferentzia diren enpresa traktoreak ditu mugikortasunarekin zerikusia duten garraio eta ekipamendu ondasunen alorrean. Orobat daude lurraldean lehen lerroko zenbait teknologia zentro eta ikertzaile zentro, energia biltegiratzearen eta kudeaketa elektrikoaren ikerketan ibilbide nabarmen bat dutenak. Horren lekuko, Irizarrek Adunan autobus elektrikoak fabrikatzeko martxan jarriko duen lantegi berria, CAFek autobus hibridoak eta elektrikoak egiteko hartu duen bidea, Vectiaren bitartez, eta Cidetec eta Petronorren arteko aliantza garrantzitsua, bateria elektrikoen alorrean ikerkuntza bultzatzeko.

Eragile eta enpresekin adostu du Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldea elektromugikortasunaren eta energia biltegiratzearen alorrean posizionatzeko estrategia –testuinguru horretan kokatzen da Go Mobility elkargunea– eta, baita ere, sektore honetan berrikuntza eta ekintzailetasuna bultzatzeko erreferentziazko zentro baten diseinuan dihardu, baita programa eta politika berrien garapenean, Etorkizuna Eraikiz programaren testuinguruan. "Apustu hau sendotu eta biderkatu behar dugu guztion artean, aktibitate berria eta lanpostu berriak bultzatu asmoz, Gipuzkoa etorkizuneko sektore honetan garapen gune bilakatzeko", baieztatu du Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatuak.

Azokan parte hartzeko interesa duten enpresa eta pertsonek informazio eta xehetasun gehiago aurkituko dituzte www.gomobility.org webgunean, non azokako berriak jasoko diren.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos