Secciones
Servicios
Destacamos
Domingo, 26 de noviembre 2017, 12:25
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako haur abesbatzak, Joxean Larrañaga 'Urko' kantariak, Bilboko Comboak, Gasteizko Bandak eta Guatemalako Marimba El Recuerdok bat egingo dute astelehen honetan, hilak 27, mugak gaindituko dituen kontzertuan. Mugarik Gabeko Musikariek sustaturiko ekimena 19:00etan hasiko da, eta Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunari lotuta dago. Izan ere, Donostiako Udalak ohar baten bidez azaldu duenez, "helburua da musikaren garrantzia ekitaldian agerian jartzea, gizartean integrazioa bultzatzen eta garapen bideko nazioetan emakumeak ahalduntzen laguntzea".
Musika talde bakoitzak bere eskolan joko du, eta denek batera parte hartuko dute ziberkontzertu honetan, bideo konferentziaz. Eskola horietan zein Internetez ikus daiteke emanaldia, haietako bakoitzaren webgunearen bidez. Donostiari dagokionez, helbide honetan ikusi ahal izango da.
Kontzertuan, elkar hartuta ariko dira Marimba El Recuerdo de Guatemala orkestra, Bilboko Comboa, Donostiako Haur Abesbatza eta Gasteizko Banda. Guatemalako orkestrak hasiko du kontzertua, eta hiruburuotako hiru taldeena entzun ondoren, amaieran, denek batera, Donostiako Hiru Damatxo jo eta kantatuko dute. Azken kanta horretan, gonbidatu bereziak ere izango dira: José Antonio Larrañaga0 'Urko' kantaria eta Bilbao Musikako Eskolako Txistulari Banda.
Bestalde, eta Mugarik Gabeko Musikariak elkarteak sustatuta, musika tresnak jasoko dituzte, Siriako musika eskoletara eramateko. Orkestra sinfoniko bat eratzeko musika tresna mota guztiak eman daitezke.
Abenduaren 20a arte utz daitezke musika tresnak, hiru hiriburuotan. Donostian, Musika eta Dantza Eskolan eta San Telmo Museoan.
Musika irakasteko erabiliko dituzte musika tresnak, Siriako musika eskolek emandako eskoletan, baliabide gutxi duten pertsonek arte hezkuntza jaso ahal izateko eta, hala, gerrak eragiten dituen izugarrikeriak arindu ahal izateko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.