«Miresgarria da gure gazteek erakusten duten ardura»

Bertako neskato batekin, Guatemanako San Lucas Tolimánen./
Bertako neskato batekin, Guatemanako San Lucas Tolimánen.

Euskadiko Gazteak Lankidetzan ekimenera bildu diren boluntarioak zertan ari diren gogoratu du Eusko Jaurlaritzak, haien lana nabarmenduz

Irakaskuntza- eta arreta-jardueratan ari dira nagusiki EAEko gazte lankide boluntarioak Oaxaca, Collique, Cochabamba, Jutiapa edo Chimoio hirietan eta Asia, Afrika eta Amerikako beste herri batzuetan. Jarduera horietan, jakina denez, ehun neska-mutil boluntariotza- eta elkartasun-lanak ari dira egiten udan zehar. Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak arreta handiz jarraitzen ditu bere saileko Gazteria Zuzendaritzak egiten dituen txostenak, eta aditzera eman du "miresgarria da gure gazteek erakusten duten ardura eta bokazioa. Gure Herriaren etorkizuna bermatzen du horrek".

Horietako zenbaiten jardueraren berri eman du Departamentuak prentsa ohar baten bidez. Hor jakin daiteke, adibidez, Bergoi Sevillak Ayuda en Acción erakundearekin elkarlanean diharduela Oaxacan, Mexikon. Horma-irudi bat egin du neska-mutil zapotekoekin batera. Neska-mutil horiek pinturaz betetako globoak bota zituzten hormara.

Itziar Caño López de Sosoaga Colliquen dago, Perun, eta ludoteka batean ari da laguntzen, Serso San Viatorren proiektu batean. Herritarren artean arrakasta eta animazio handia izan duten jaiak eta topaketak egin dituzte.

Amaia Monge eta Maitane Agirre Bishrail-en daude, Indian, Munduko Landa Foroarekin, lehen hezkuntzako ikastetxe batean eskolak ematen. Beatriz Alonso de Linaje de Nicolás, Maitane Erauzkin, Miren Muxika eta Lain López Luriganchon daude, Perun, Serso Euskalerriarekin. Ludoteka batean eta ikastetxe batean lan egiten ari dira, kirol- eta jolas-jarduerak egiten.

Jone Arrazola eta Laura Cristina Ospina Guatemalan daude, Nazioarteko Elkartasuna erakundearekin, bertako Almudi garapenerako gobernuz kanpoko erakundearen jardueraren barruan lan egiten. Amaia, Nerea eta Telmo Cochabamban, Bolivian, daude, Serso Euskal Herriarekin lanean.

Jutiapa hirian, Honduras, eta Serso Euskalerriarekin, San Viator ikastetxe batean lan egiten ari dira Ana María Pérez Biedermann, Estibaliz Garrido, Maria Gimenez Urquiola, Ingrid Andrea Huertas eta Ane Olariaga. Chimoion, Mozambike, eta Haurralde garapenerako gobernuz kanpoko erakundearen koordinaziopean, elkarlanean ari dira Oihana Goikoetxea eta Estibaliz Pájaro.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos