Material piroteknikoarekin istripurik ez izateko gomendio-zerrenda

Nestor Alkorta pirotekniako artxiboko irudia /Mikel Fraile
Nestor Alkorta pirotekniako artxiboko irudia / Mikel Fraile

Gabonzahar gauean material piroteknikoa "zentzuz" erabiltzeko eskatu du Donostiako Udaltzaingoak, eta gogorarazi dute bide publikoan petardoak edo bengalak jaurtitzea debekatuta dagoela

DVDonostia

Urte Zaharrar gauean mota desberdineko istripuak gertatu ohi dira, eta asko suzko elementuengatik, hau da, material piroteknikoren erabileran kale egiteagatik. Ondorioz, Donostiako Udaltzaingoak elementu piroteknikoak (bengalak, petardoak eta enparauak) erabiltzeak hiritarrengan ekar dezakeen arriskuaz eta trabaz ohartarazi nahi izan du. Horregatik, material horren salmenta eta erabilera kontrolatzen aritu dira azken egunotan, era irregularrean sal dezaketen saltokien ikuskapena areagotuz, besteak beste.

Gainera, gabonetan erabilera areagotzen denez, Udaltzaingoak kontrol neurriak hartu ditu material hori modu irregularrean sal dezaketen saltokien gainbegiratzea indartuz. Hiritarren Segurtasuneko eta Babes Zibileko zinegotzi Martin Ibabek hiritarrei eskatu die "zentzuz" jokatzeko, "urteko azkeneko gaua jai-giroan pasaz, baina suziriak eta petardoak gaizki erabiltzeagatik ezbeharrik gab". Gogorarazi du, baita ere, debekatuta dagoela bide publikoan petardoak edo bengalak jaurtitzea.

Horregatik guztiagatik, hiritarrei honakoa eskatu die: "Baldin eta lehergailuak erabili behar badituzte (petardoak, suziriak edo bengalak) ez erabili bide publikoan eta ez jaurti etxeen aurrealdeetara edo mendi eta baso inguruetara".

Erabilera egokirako gomendioak ere egin dituzte. Ez gorde lehergailurik poltsikoetan; Ez manipulatu lehergailuen osagarririk eta ez atera lehergailuen osgarririk; Ez bota petardorik pertsona edo animalien kontra; Ez bota eskuekin. Artikulua lurrean jarri beti eta metxa albotik piztu. Horrenbestez, jaurtitzaileak petardotik urruntzeko denbora izango du; Adi egon inguruan su hartu dezaketen lehergailurik edo likidorik egon ez dadin; Ez jarri petardorik adreiluetan edo botilatan. Lehertzen direnean metraila sortu dezakete; Artikuluak saltokietan eta baimendutako profesionalei erosi eta petardo bat ez bada ondo pizten ez ukitu ordu erdi pasa arte.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos