Material kuantikoen mugen bila

Markel Olano, Robert Westervelt eta Pedro Miguel Etxenike.
Markel Olano, Robert Westervelt eta Pedro Miguel Etxenike.

'Frontiers in Quantum Materials and Devices (FQMD)' biltzar zientifikoak maila atomikoan elektronika eta fotonikan adituak eta informazio kuantikoen zientzietan espezializatutako zientzialariak bilduko ditu

Ostegun honetan eman zaio hasiera Donostian 'Frontiers in Quantum Materials and Devices (FQMD)' nazioarteko biltzarrari, Harvard Unibertsitatean egoitza duen Material Kuantiko Integratuen Zientzia eta Teknologia Zentroak (EEUU), DIPC-k eta Baselgo Unibertsitateak (Suitza) antolatuta. Bi egunetan zehar, maila atomikoan elektronika eta fotonikan adituak eta informazio kuantikoen zientzietan espezializatutako zientzialariak bilduko dira topaketa honetan.

DIPCko ikerlariek denbora bat daramate Material Kuantiko Integratuen Zientzia eta Teknologia Zentroko zientzialariekin elkarlanean, eta hartu eman horri esker aurten Donostiara iritsi da iaz Japonen ospatu zen biltzarraren edizio berri hau. Estatu Batuetako Zientzia Fundazio Nazionalak (NSF) finantzatuta, Material Kuantiko Integratuen Zientzia eta Teknologia Zentroak Harvard Unibertsitatean du egoitza, eta ospe handiko instituzio kolaboratzaile sareak bultzatua izan da; Harvard Unibertsitateko Fisika Departamentua, Howard Unibertsitatea, MIT-eko (Massachusetts Institute of Technology) Fisika Departamentua et Bostoneko Zientzia Museoa.

Goizeko irekiera ekitaldian parte hartu dute Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusiak, Pedro Miguel Etxenike, UPV/EHUko katedradunak eta DIPCko presidenteak, eta kongresuko zuzendarikide Vitaly Golovach-ek, Ikerbasque ikerlaria DIPCn eta Materialen Fisika Zentroan (CFM CSIC-UPV/EHU), eta Harvard Unibertsitateko Robert Westervelt-ek. Olano diputatu nagusia aukeraz baliatu da euskal ikerketa zentroek nazioartean goi mailako instituzioekin gauzatzen dituzten kolaborazio ekimenei bere babesa erakusteko. Zentzu horretan, Gipuzkoako industriaren lehiakortasunerako berriztapen eta ikerketaren garrantzia berretsi du. Olanok, gure lurraldearen nazioarteko proiekzioan ikerlari eta zientzialarien lana aitortu du, eta munduko ezagutzaren

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos