Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Motorsport taldea, ikasturte honetaneraiki duten bolidoarekin. LOBO ALTUNA
Martxa bizian igaroko dute abuztua Tecnuneko zenbait ikaslek

Martxa bizian igaroko dute abuztua Tecnuneko zenbait ikaslek

Aurreko urteetan bezala, Formula Student txapelketan ari dira lehiatzen bolido bana, elektrikoa eta konbustiokoa, garatu duten taldeak

Sábado, 5 de agosto 2017, 13:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Donostian kokatuta dagoen Nafarroako Unibertsitateko Tecnun Ingeniarien Goi Mailako Eskolan tradizioa da bolidoak diseinatzea, eraikitzea eta horiekin lehiatzea herrialde askotako unibertsitateetako taldeak biltzen dituen eta F1-eko zirkuituetan jokatzen den Formula Student txapelketan.

Aurtengo ikasturtean bederatzigarren urtez eutsi diote tradizioari, eta Motorsport taldeak prest dauka autoa abuztua martxa bizian igarotzeko. Gogoratu behar da beste talde bat ere badutela, Seed Racing, bolido %100 elektriko bat garatu duena. Tade horrek Parmako lasterketan hartu zuen parte, uztailaren 19tik 23ra.

Ignacio Pombo eta Javier Aperribay buru direla, Motorsport taldeko kide diren 47 ikasleek ikasturte osoa eman dute lanean hurrengo asteetan emaitza ahalik eta onenak lortzeko. Helburua da aurreneko 15en artean gelditzea ingeniaritza ikasle gazteen arteko norgehiagokan.

Aurreneko erronkari Alemaniako Hockenheimen egin beharko diote aurre datorren asteartean, hilaren 8an. Alemaniako Formula Student hilaren 13an amaituko da. Tarte horretan, konbustioko motorren kategorian parte hartzen duten 70 unibertsitateetako taldeekin lehiatu beharko dira.

Ondoren, hilaren 23tik 27ra, Montmelón aritu beharko dute bi taldeek, auto elektrikoak ere lehiatuko baitira Katalunyako zirkuitoan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios