Borrar
Udalekuen berri emateko egin duten bideotik hartutako irudia. UEMA/YOUTUBE
«Leku apur bat» gelditzen da oraindik UEMAren udalekuetan

«Leku apur bat» gelditzen da oraindik UEMAren udalekuetan

Asteazkenean itxiko da udalerri euskaldunetan bizi diren 15 eta 18 urte arteko gazteentzako antolatu den ekimenean izena emateko epea

Lunes, 7 de mayo 2018, 14:26

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta «eragile aktibo» bihurtzeko udalekuak antolatuko ditu, uztailaren 10etik 17ra, Zestoako Sastarrain aterpetxean (Gipuzkoa). 50 lagunentzako izango da lekua, eta izena emateko epea asteazkenean bukatuko da, maiatzaren 9an. UEMAk jakinarazi du «leku apur bat» geratzen dela.

«Euskararenganako kontzientzia hartzeko eta horrekin gazteak eragile aktibo bihurtzeko ekimen aitzindaria» dira udalekuak. Zestoako Sastarrain aterpetxean izango dira. Sastarrain baserri eskola eta aterpetxea izen bereko bailara txiki eta atseginaren erdigunean dago kokatuta, Zestoako herrigunetik kilometro eta erdira. Zelai multzoak eta zuhaiztiak ugariak diren bailara txiki eta ederrean daude Ekaingo koba eta Ekainberri museo gunea ere.

Udalekuak udalerri euskaldunetan bizi diren 15 eta 18 urte arteko gazteentzat dira. Izena emateko, hezkuntza@uema.eus helbide elektronikora idaztea edo 943 816 699 telefonora deitzea nahikoa izango da. Gazte bakoitzak 249 euro ordaindu beharko ditu. 50 lagunentzako lekua izango da, eta prezioan sartuta dago zazpi eguneko egonaldia mantenu osoan, otordu guztiekin, baita eguneroko ekintzak, irteerak, tailerrak eta udalekuetan ohikoak diren gainerako jarduera guztiak ere.

«Salto!» gazte topaketetan parte hartu zuten gazteentzat hamar leku gordeko dira, eta gainerako 40 gazteak zozketa bidez hautatuko dira izena 40 lagunek baino gehiagok ematen badute, beti ere lurraldetasun eta genero ikuspegiak zainduta. Zozketa egin behar izanez gero, UEMAk maiatzaren 14an jakinaraziko die gazteei lekua egokitu zaien ala ez. Behin zozketaren emaitza jakinarazita, gazteek maiatzaren 19ra arteko epea izango dute UEMAren kontuan ordainketa egiteko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios