Lanbideren jendaurreko arreta zerbitzua, erabiltzailearen herriaren posta kodearen arabera

Ostiralean hasiko da sistema berria martxan/E. P.
Ostiralean hasiko da sistema berria martxan / E. P.

"Neurri horren bidez, herritarrei eskaintzen diegun zerbitzua hobetu eta Lanbideren baliabideak hobetu nahi ditugu", azaldu du Borja Belandiak, erakundearen zuzendari nagusiak

DVDonostia

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren sareko 43 bulegoetako jendaurreko arreta zerbitzua erabiltzailearen erroldatze helbidearen posta kodearen arabera baino ez da emango datorren ostiralean hasita, irailaren 15ean. "Neurri horren bidez, herritarrei eskaintzen diegun zerbitzua hobetu eta Lanbideren baliabideak hobetu nahi ditugu", Borja Belandia erakundearen zuzendari nagusiak, azaldu duenez.

Erroldatze helbidean oinarritzen den arreta sistema da gaur egun Diru Sarrerak Bermatzeko Errentarekin lotutako edozein izapide egiteko erabiltzen dena. Beste kudeaketa batzuk, ordea, eskaria berritzea edo datuak eguneratzea kasu, ostiralera arte Lanbideren sareko edozein bulegotan egin daitezke.

Datorren ostiralean jendaurreko arreta sistema berrantolatzen denean, Lanbideren edozein bulegotan egin ahalko da enplegu zerbitzuko hasierako izen-ematea, baina gainerako kudeaketetarako erroldatze helbidearen posta kodearen erreferentzia berria hartuko da kontuan. Aldaketak ez du eraginik izango Lanbidek enpresei eskaintzen dien arreta sisteman.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos