Borrar
Donostiako Tabakalera Lobo Altuna
Lanbide Heziketako 570 bat ikaslek parte hartuko dute aste honetan Ikasenpresa biltzarrean

Lanbide Heziketako 570 bat ikaslek parte hartuko dute aste honetan Ikasenpresa biltzarrean

Ikastetxeetan ekintzailetza kultura lantzen ari diren ikasleen bilgune bihurtuko da datozen egunotan Tabakalera

Lunes, 11 de diciembre 2017, 13:26

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskadiko Lanbide Heziketako 570 ikasle inguruk Ikasenpresa biltzarraren lehen edizioan parte hartuko dute aste honetan zehar. Lanbide Heziketako ikastetxeetan Ikasenpresa programan parte hartzen ari diren ikasleak dira, ekintzailetza eta ekintzaile kultura sustatzeko asmoz bilduto direnak.

Biltzarraren leloa 'Izan ekintzaile!' da, eta lehen bi saioak Donostiako Tabakaleran izango dira, asteartean eta asteazkenean, abenduaren 12an eta 13an, 111 eta 128 ikasleren parte hartzearekin, hurrenez hurren. Ostegunean eta ostiralean, abenduaren 14an eta 15ean, biltzarra Bizkaira lekualdatuko da, Barakaldoko BIC Ezkerraldea zentrora, eta 111 eta 100 ikaslek parte hartuko dute saio bakoitzean, hurrenez hurren. Azkenik, abenduaren 18an, 120 ikaslek parte hartuko dute Gasteizko Europa Jauregian egingo den saioan.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez, biltzar hau ikastetxeetan ekintzailetza kultura lantzen ari diren ikasleen bilgune bihurtuko da datozen egunotan. Ekimenaren helburu nagusia sareko lankidetza sustatzea da. Horregatik, ikasleak elkarrekin lanean aritzeko elkartuko dira zenbait tailerretan parte hartzeko: Gure Ikasenpresa, Nire ametsa, Biziraupenerako finantzak, Nire lan mundua eraikitzen eta Ikasenpresa kafea. Saioak goizez izango dira, 08:15etik 14:15era.

Enpresa sorkuntza ikaskuntza tresna gisa

Ikasenpresa ekintzailetza kultura sustatzea helburu duen hezkuntza programa bat da, "ikasleek ekinez ikasten baitute ekintzaile izaten". 2005ean sortu zen Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren ekimenez, eta Tknika Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako Zentroak koordinatzen du. 2017-2018 ikasturtean Euskadiko 78 ikastetxetan ari da aplikatzen, 4.500 ikasleren parte hartzearekin.

"Horretarako, enpresa sorkuntza erabiltzen da ikaskuntza tresna gisa, ikasleen konpetentziak garatzeko helburuarekin, eta haiek profesional onak bihurtzeko, pertsona aktibo eta ekintzaileak, lan merkatu aldakorrari eta ezegonkorrari aurre egiteko gai izango direnak. Ikasleek autoenplegua ere aukera gisa ikus dezaten sentsibilizatzea ere bada Ikasenpresaren helburua", azaldu du Hezkuntza Sailak.

Ikasenpresak "hezkuntza testuinguru berritzaile bat" sortu nahi du eta ikaskuntza metodologia batez ere praktikoa proposatzen du horretarako, ikasleak gero lan merkatuan izango dituzten "egoera edo arazoei aurre egitera behartzen dituena".

Programa Euskaditik kanpora ere hainbat aitorpen jasotzen ari da: Unescoren Unevoc heziketa tekniko espezializatu eta profesionalerako zentroak) Etorkizun Handiko Praktika gisa hautatu du programa; Txileko Santiagoko Unibertsitateko Lanbide Heziketako zentroak, Tknikan prestakuntza jaso ondoren, Ikasenpresan oinarritutako programa bat ari dira ezartzen bere ikastetxeetan.

Azkenik, joan den azaroan, programa honen material didaktikoak I-LINC komunitatearen Jardunbide Egokien Lehiaketan aitorpena jaso zuen. I-LINC enplegagarritasuna, ekintzailetza eta konpetentzia digitalen alorretan interesa duten Europako eragileak harremanean jartzen dituen plataforma irekia da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios