Lamiak eta jentilak, bizirik Ataunen

Lamiak 'erreka' bazterrean.
Lamiak 'erreka' bazterrean. / DV

Larunbat honetan, uztailak 15, egingo da seigarren Gau Ibilaldi Mitologikoa

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Seigarren Gau Ibilaldi Mitologikoa egingo da larunbat honetan Ataunen, iluntzeko 20:30ean hasita. Zazpi antzezpen egingo dira leku desberdinetan: 'Joxe Arratibelen ipuinak!'; 'Barandiaran gure arima!'; 'Erremedioko bainuetxean!'; 'Zegamarrak eta ataundarrak tekelan!'; 'Marixor eta sorgiñek!'; 'Izugarrin ipuie!'; 'Bukaera!'

Arratsaldeko 19:00etan zabaldu egingo da Barandiaran Museoa, eta baita aldameneko errota eta errotaxoa, bisita gisatuak eskainiko direlarik. Ibilaldiaren hasiera 20:30ean izango da eta orduan abiatuko da lehen taldea. Bigarren taldeak, berriz, 21:00ean ekingo dio bideari. 19:00ean autobusa jarriko da San Martingo plazatik San Gregorioko auzora. Antolatzaileak Jentilbaratza Kultur Elkartea eta Gipuzkoako Parketxe Sarea dira.

Ibilbidean zehar, garai bateko ipuin eta leienda harrigarrien munduan sartuko dira aktore eta ikusleak, Joxemiel Barandiaran jaio eta bizi izan zen inguruan. Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango dituste bidelagun.

Bide lau eta erosoa da. Barandiaran Museotik abiatu eta Samartingo plazan bukatuko da. Bidean zehar, Barandiaran Museoa, Errotatxo zerrategi eta errota zaharra, Sara etxea (Barandiaranen bizilekua), Perune-zaharra baserria (Barandiaranen sortetxea) eta beste leku batzuk ikusiko dituze. Jentilek egin omen zuten San Martin Elizaren aurrean amaituko dugu ibilaldia.

Euskal mitologiako pertsonaiak agertuko dira bidean zehar: lamiak, jentil erraldoiak, Torto eta Samartin Txiki eta Marimunduko eta sorginak.

Etortzen den jendetza eta ibilbidea estua dela kontutan hartuz, ibilaldia bi txandatan antolatu daitekeela aurreikusten dute. Informazio gehiago, hemen.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos