Kirolean ere onuragarria da genero ikuspegia aintzat hartzea

Real Sociedadeko emakumezkoen taldeko zenbait jokalari, orain dela aste batzuk jokatu zuten partiduan./PEDRO MARTÍNEZ
Real Sociedadeko emakumezkoen taldeko zenbait jokalari, orain dela aste batzuk jokatu zuten partiduan. / PEDRO MARTÍNEZ

Gaiaren inguruko jardunaldia antolatu du datorren asterako Bilbon Kirolaren Euskal Eskolak

"Kirol erakundetan emandako emakumeen sartzea eta emakumezkoen taldeen eraketa, askotan, mehatxu gisa hartu dute erakundea osatzen duten gainerako ordezkariek, hasiera batean, botere-galera eta baliabide-zatiketa moduan bizi izan dutelako". Honela dio, askok horrela pentsatzen dutelako, datorren astean Bilbon egingo den jardunaldi bat aurkezteko zabaldu duten oharrak.

Urriaren 26an, ostegunarekin, Euskadiko Artxibo Historikoan (María Díaz de Haro, 3) egingo den jardunaldiak, hain zuzen, justu kontrakoa erakutsi nahi du: kirol erakundeetan genero ikuspegia txertatzea onuragarria dela.

Gaia ez da berria. Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren helburuetako bat kirolean berdintasuna lortzea da; izan ere, ardatz estrategia nagusienetako bat da. Halaber, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak hitzaldiak, ikastaroak, jardunaldiak eta mintegiak antolatu ohi ditu, hainbat arlotako profesionalak sentsibilizatzeko eta trebatzeko.

Bi estrategia horiek kontuan hartuta, erakunde horiek, Basque Teamekin batera, ‘Kirol Erakundeak: Genero Ikuspegian Pentsatu eta Onurak Sortu’ izeneko jardunaldia antolatu dute, hau 'Berdintasunerako Gunea' ekimenaren baitan.

Jardunaldi honek erakutsi nahi du kudeaketaren eta erabaki-hartzeko eremu guztietan emakumeak eta genero-ikuspuntua sartzeak justizia ez ezik, eta berezko giza-onurarekin batera, erakundeetan ere barne eragin positiboa duela. Jardunaldiak genero ikuspegia erantsi eta etekin hau esperimentatu izan duten adibide praktikoak aurkeztuko ditu. Jardunaldian parte hartzeko izen-ematea, doakoa, Kiroleskolaren web-gunean egin behar izango da, urriaren 24a baino lehen.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos