Borrar
Maddalen Arzallus eta Miren Amuriza bertsolarien elkartasunezko keinua egin dute.

'Keinu bat, opari bikoitza', boluntarioak batzeko kanpaina

Laguntzeko prest dauden pertsonak aurkitzeko, laguntza lortzeko eta Bizipoza osatzen duten 33 elkarteak ezagutarazteko abiatu dute ekimena

Miércoles, 6 de diciembre 2017, 15:03

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Keinu bat, opari bikoitza' kanpaina jarri du martxan Bizipoza Elkarteak, boluntarioak batzeko xedearekin. Ohar baten bidez azaldu dutenez, "sentsibilizazio kanpaina honen bitartez, boluntarioak batu eta sustengu ekonomikorako ‘keinu’ egitera bultzatu nahi ditu herritarrak, eta honekin batera, Bizipoza eta berau osatzen duten 33 elkarteak ezagutarazi".

'Keinu bat, opari bikoitza' leloak eman eta jasotzeari egiten dio erreferentzia. Hau da, laguntza bat emanez edo boluntario izanik eman egiten den ahalegin edo keinu hori norabide bikoitzekoa dela. "Keinu bat egiten dugunean opari bat ematen diegula sentitzen dugu Bizipozako elkarteetako kideei eta jasotzen duguna, bizipen bat dela eta gu ere aberasten garela. Azkenik, bi norabidetako opari bat", diote.

Kanpainaren irudietan Euskal Herriko pertsona ezagunak Bizipoza osatzen duten elkarteetako kideekin azaltzen dira, aurpegia margotuta, Bizipozaren logoarekin keinu egiten. Hala, Anabel Arraiza azaltzen da Aspanovaseko (Bizkaiko minbizidun haurren gurasoen elkartea) ume batekin; Ramon Agirre eta Ainhoa Larrañaga Sanfilippo Sinfromedun Umeen Euskal Elkarteko ume batekin; Porrotx eta Harritxu Iribar familia eredu ezberdin batekin, (bi ama eta alaba), homosexualitatea eta minbizidun haurrarekin; Markel Irizar eta Haimar Zubeldia Gizakien Lurra elkarteko familiarekin (afrikatik etorri den haurra); Miren Amuriza eta Maddalen Arzallus eta Aspanif (Erbi ezpaindun edo ahosabai hautsidun haurren guraso elkartea) elkarteko haurrarekin eta bere nebarekin eta azkenik, Abel Barriola eta Gaizka Garitano Pausoka elkarteko (behar bereziak dituzten haurren guraso elkartea) haurrarekin eta bere ahizparekin.

Izena emateko, Bizipozaren webgunera jo daiteke, boluntario izateko atalera. Bertan datu pertsonalak sartu daitezke. Hala, datuak beteta Bizipoza Elkarteko kideak zuzenean harremanetan jarriko dira bere datuak bidaltzen dituen pertsonarekin telefono dei batekin

Horrez gain, Durangoko Azokan Bizipozaren standean"opariak” banatzen egongo dira. Opari hauek,"Keinu bat, opari bikoitza” duen kanpainaren irudiekin osatua dago. Opari itxurako esku-orria da eta barruan dagoen pultsera opari gisa jasoko du izena ematen duenak. Durangoko Azokan Bizipozaren standean egongo direnb eskuorriak izango dira kanpainaren ardatz nagusia. Horrez gain, eskuorri horretan azaltzen diren pertsonek egindako bideoa sare sozialetan zabalduko da kanpaina ezagutzera emateko, irudi berdinen kartelekin batera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios