'Kantaurialdea, hartz arrearen eremua', hainbat herritan ikusgai

Filmeko irudi bat./
Filmeko irudi bat.

Azpeitia, Donostia Eibar, Errenteria eta Tolosan proiektatuko da abenduan zehar Foru Aldundiko euskaratu eta bikoiztu duen filma

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak, Wanda Films ekoiztetxearekin batera, pasa den martxoan, Joaquín Gutiérrez Achak zuzendutako eta filmatutako eta José María Moralesek ekoiztutako 'Kantaurialdea' filma estreinatu zuen Donostian. Orain, Departamentuak filma euskarara itzuli eta bikoiztu du. Alberto Gorritiberea izan da bikoizketaren zuzendaria, Antton Garikanok egin du narrazioaren itzulpena eta Maider Segurolak jarri dio ahotsa.

Hilabete honetan zehar filma Gipuzkoako hainbat herritan proiektatuko da: 11an Eibarren 19:00tan Koliseo Antzokian, 13an Donostian 19:00tan Aquariumean, 15ean Tolosan 19:00tan Topic-ean, 19an Errenterian 19:00tan Niessen Zinema Aretoan eta egun berean 21:00tan Azpeitiko Soreasun.

Filma Gaztela-Leon, Kantabria, Asturias eta Euskadin filmatu zen. Mendilerroz eta bailaraz osatutako 480 kilometroko luzera duen segida bat, bataz besteko zabalera 100 kilometro, 60 eta 120 kilometroko tarteen barruan. Kalitate handiko ekoizpen bat da, eta zinemako pantaila handietan proiektatzeko diseinatua dago. Proiektuak lurralde basati bat ezagutarazi nahi du, aparteko bioaniztasuna duena eta zinemako eta telebista nazionalen eta nazioartekoen zirkuituetan erabat ezezaguna dena. Lau urtaroak oinarri hartuta egin dute Kantauriko Mendikatearen itzulia, espezie desberdinek sortu dituzten istorioak kontatuz: hartz arrea, otsoa, basakatua, basoilarra, izokinak, landare haragijaleak edo armiarmak eta tximeletak.

Aldundiak ohar baten bidez gogoratu duenez, "filmaketa taldeak Kantauriko Mendikateko naturagunera gerturatu ziren, ezkutukoenak diren txokoak filmatzeko, eta espezie adierazgarrienetara ere gerturatu ziren, beraien bizitza pribatua erakusteko eta inoiz filmatu ez diren jarrerak erregistratzeko. Horretarako, filmaketa baliabide aurreratuenak erabili ziren: bereizmen ultra handiko kamerak 6K grabatzeko gai direnak eta abiadura handikoak -1500 fotograma segundoko baino azkarrago lan egiteko gai direnak-, gizakiarentzako antzemanezinak diren mugimenduak moteltzeko; time lapse-a, egunak irauten dute jarduketak segundo gutxi batzuetan erakusteaz arduratzen dena...

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos