'Kantaurialdea' filma euskaraz ikusi ahalko da datozen egunetan Gipuzkoako zenbait herritan

'Kantaurialdea' filmeko irudia/
'Kantaurialdea' filmeko irudia

Donostia, Eibar, Tolosa, Errenteria eta Azpeitian izango da ikusgai Kantauriar mendikatearen natur aniztasuna balioan jartzen duen filma

Joaquin Gutierrez Achak zuzendutako eta Jose Maria Moralesek ekoitzitako 'Kantaurialdea, hartz arrearen eremua'' filma euskaraz ikusteko aukera egongo da datozen egunetan Gipuzkoako zenbait herritan. Filma joan den martxoan estreinatu zen, Donostian, eta orain bikoiztu egin dute Alberto Gorritiberea bikoizketaren zuzendariarekin, Antton Garikanorekin (narrazioaren itzulpena) eta Maider Segurolaren ahotsarekin. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak, Wanda Films ekoiztetxearekin batera sortu du ikus-entzunezko pieza.

Hain zuzen, Eibarko Koliseon ikusi ahal izan zuten jada atzo. Gaur, abenduaren 13an, Donostiako Aquariumean emango dute, 19:00etan, eta ostiralean, hilaren 15ean, Tolosako Topicen, 19:00etan. Halaber, abenduaren 19an Errenteriako Niessen zinema aretoan (19:00etan) eta Azpeitiko Soreasun (21:00etan) izango da ikusgai.

Kantauriar mendikatearen natur aniztasuna balioan jartzea izan da ekoizpenaren lehentasuna, Gipuzkoako Aldundiak helburu hori "partekatzen" duelako, "Gipuzkoa Naturaldiak gure naturaren kalitatezko hedapena bultzatu nahi baitu, etxetik gertu dugun horrena, baina hala ere ezezaguna dena gutariko askorentzat".

Filma Gaztela-Leon, Kantabria, Asturias eta Euskadin grabatu zen. Kalitate handiko ekoizpena da eta zinemako pantaila handietan proiektatzeko diseinatuta dago. Proiektuak lurralde basati bat ezagutarazi nahi du, aparteko bioaniztasuna duena eta zinemako eta telebista zirkuituetan erabat ezezaguna dena. Filmak lau urtaroak oinarri hartuta ematen du Kantauriko Mendikatearen itzulia, espezie desberdinek sortu dituzten istorioak kontatuz: hartz arrea, otsoa, basakatua, basoilarra, izokinak, landare haragijaleak edo armiarmak eta tximeletak.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos