Kale antzerki jaialdia hastear da

Aurreko edizioetako teatro pieza, Zarautzen/AMAXKAR
Aurreko edizioetako teatro pieza, Zarautzen / AMAXKAR

Uztailaren 6tik 8ra izango da, Zarautzen, Kalerki jaialdia

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Kalerki, urtero Zarautzen antolatzen duten Kale Antzerki Jaialdia da. Aurtengoa, 24. edizioa dute. Uztailaren 6tik 8ra izango da, eta herriko kaleak antzerkiz, aktorez eta zalez josiko ditu.

Egitaraua, uztailaren 6an, 19:30etan egingo duten kalejirarekin hasiko da. 'Sardiña bakalau' du izena Anita Maravillas antzerki konpainiaren -Miren Larrea eta Valentina Raposok osatzen dutena- piezak. Kostaldeko emakumeen irudi eta presentziari ikusgarritasuna eman nahi izan diote prestatu dituzten hiru panpinen bitartez.

Egun berean, 20:00etan eta Frontoi Txikin, Laura Kibel italiarra Teatro dei Piedi taldearen sortzaileak eta Veronica Gonzalez argentinarrak, esku eta hankak erabiliz egiten dute interpretazioa, 'Sonata a cuatro pies' lanean. Horrela, gorputzeko zati ezberdinak erabiliz sortuko dituzte pertsonaiak.

Ostiralean, San Fermin egunez, entzierroa egingo dute zezen uzgarriekin, iazko arrakastari erantzunez. Zarauzko kaleetan izango dira zezenak, txupinazoa eta entzierroarekin. Haur eta helduentzat dago pentsatuta ekimena. 19:30etan hasiko da, Udaletxean. 20:00etan, bestalde, 'Mr. Pichichi' umorezko ekitaldia egingo dute Frontoi Txikin. Eguna amaitzeko, clown hizkuntza eta komedia nahasten dituen kale antzerki ibiltaria egingo du Udaletxe Plazan Cia Tornadok.

Kalerki jaialdiaren azken egunean, uztailaren 8an, 'Surfer Clown' clown komedia izango da Malekoian (Duke Enea), 19:30ean. Ondoren, 20:00etan, azken hiru piezen tartea izango da. Lehena,

Marco Vargas eta Chloé Brüle dantzarien erronka berria, 'Naufragio universal' lana izango da. Hondoratze bat da abiapuntua. Ezinbestean elkarrekin bizi eta elkar ulertzera behartuak bi gizaki dira protagonista. Bigarrenik, dantza garaikidez gozatu ahal izango dute Malekoian (Dama). 'El fin de las cosas' Karrika deialdian aukeratutakoa da. Zuzendariak, Eva Guerrero, eta dantzariek, Garazi Lopez de Armentiak eta Aritz Lopezek, giza harremanen garapena eta hartutako erabakien joan-etorriak hausnatuko ditu.

Azkenik, 22:00etan, 'Sagartu' antzerkiaren txanda izango da. Oinkari Dantza Taldea eta Hika Teatroak antolatuta, Munoan, sagarraren inguruko piueza oholtzaratuko dute.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos