Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Jerardo Elortza, 2012ko argazkian. JOSE MARI LÓPEZ
Jerardo Elortza oso kuttuna dute oñatiarrek

Jerardo Elortza oso kuttuna dute oñatiarrek

Ekainean omenaldi egingo diote herriaren historiaren ikertzaile handia izan den gizon honi

Jueves, 26 de abril 2018, 13:48

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Jerardo Elortzari eta 60-70 hamarkadan Oñatin bizi izan zen 'euskal berpizkundearen» eragile eta sustatzaileei aitortza eta omenaldi egingo zaie ekainaren 1etik 9ra. Ekitaldiak Oñatin bertan izango dira.

Mikel Biain alkateak eta Kepa Elortzak –omenaldiaren koordinatzaileak– aurkeztu dute egitaraua. Elortzak esan duenez, lehen ideia 2008an sortu zen; orduan, Eibarren, Serafin Basauri omendu zuten. Bertaratu ziren hainbat oñatiarrek Jerardo Elortzak hainbeste merezi zuela komentatu zuten, baina 9 urte beranduago ekin zioten omenaldia zehazteari. Ekaineko errekonozimendua baina, zabalagoa izango da eta Jerardorekin batera 60-70 hamarkadetan Oñatin bizi izan zen «euskal berpizkundearen» eragileak ere gogoan izango dira. Garai hartan sortu ziren Oñatz kultur taldea eta Oñatiko ikastola, besteak beste.

Ekainaren 1etik 9ra, kultur aste berezia ospatuko da Oñatin. Aipagarria da ekainaren 5ean Jerardo Elortzak 74 urte beteko dituela, eta horregatixe kultur aste hau urtebetetze data horren bueltan antolatu da. Omenaldi ekitaldi nagusia hilaren 9an egingo da Santa Ana aretoan. Poesia errezitaldia, proiekzioak, musika tarteak eta atxikimenduak izango dira. Herriko ikasle batzuk trenaren inguruko unitate didaktikoa lantzen ari dira, Jerardo Elortzaren proposamenez, eta egindako lana omenaldi ekitaldian aurkeztuko dute. Bestalde, ekainaren 17an Araotzetik Urrexola arteko ibilbidea egingo da Jerardo Elortza bera eta natur eskolako Imanol Biain gidari direla.

Jerardo Elortza Egaña Oñatiko Kale Zaharrean jaio zen 1944an. Aita, Torreauzoko Lazarraga (Elazarraa) baserrikoa zen eta ama, berriz, Garibai auzoko Dolaetxe baserrikoa. Oñatiko Teresa Letamendirekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituzten.

Aleman filologian lizentziaduna da Deustuko unibertsitatetik. Irakaskuntzan aritu da nagusiki. Bergarako Aranzadi ikastolan hiru urtez (1974-1977) irakasle jardun ondoren, UNEDeko Euskal Kultura departamentuan beste 19 urtez (1977-1996) jardun zuen. Mondragon Unibertsitatean ere aritu zen 10 urtez (1999-2009). Gainera, Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak argitaratzen duen 'Bidegileak' bildumaren zuzendaria izan da 2009tik 2016ra.

Akademikoki Aleman filologian lizentziaduna den arren, euskaltzale eta historiazale amorratua da Jerardo Elortza, eta Oñati, bere herriaren maitale sutsua. Guraso eta arbasoengandik jasotako bizimodu, historia, ohitura eta berbetaren erroak ikertzen eta zabaltzen eman ditu urteak. Eskuzabala da oso eta eskatu dion edonori laguntzeko prest egon da beti. Oñatin ez ezik, Euskal Herri osoko toki askotan eman ditu hitzaldiak, bereziki honako gai hauek jorratuz: euskal literatura, hizkuntza, dialektologia, etnografia, historia edota ondarea.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios