Iraila, sagardo-garaia

Usurbilgo aurtengo sagardo eguna
Usurbilgo aurtengo sagardo eguna / Txema

Sagardo Eguna Donostian eta Ordizian, Euskal Herriko Txapelketa Herriokia

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Sagardoa protagonista izango da ondorengo egunotan. Larunbat honetan, goiz osoz, Sagardo Eguna egingo da Donostiako Konstituzio Enparantzan. Datorren larunbatean, hilak 9, Ordiziako Sagardo Eguna etorriko da. Eta, gainera, martxan da Euskal Herriko hirugarren Sagardo Txapelketa Herrikoia.

Larunbat honetan, Donostiako Konstituzio Enparantzan, sagardogintzaren bide osoaz gozatu ahal izango da: sagar barietateetatik, txertaketetara, lehen muztioaren elaborazioa eta sagardoaren dastatzea.

11etatik 14etara izango dira ekitaldiak. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko sagardoak dastatu ahal izango dira bertan. Gainera txertaketak egiten ikasteko tailerra eta sagar mota ezberdinen erakusketa eta dastatzea egongo dira. Aurten Joxe Miguel Bereziartua izango da omendua. Sagardogintzari zein Elkarteari eskainitako guztia eskertu nahi diote.

Bestalde, enparantzaren ondoan, Udal Liburutegiaren kriptan –sarrera San Jeronimo kaletik dago– Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko Sagardo bereziak (kriantzak, apardunak, muztioak…) dastatu ahal izango dira. Txartelak, plazan egongo den informazio puntuan (edalontzien salmenta tokiaren ondoan) erosi ahal izango dira. Bost euroren truke lau sagardo desberdin dastatuko dira.

Ordiziako Sagardo Eguna

Urteroko legez, Ordiziko Euskal Jaiek txoko berezia gordetzen diote sagardoari. Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoieko finalaurrekoa eta sagardo eguna izango ditugu bertan.

Hilaren 9an izango da hau guztia, Ordiziako Merkatu Plazan, 18:30etatik 21etara bitartean.

Txapelketa Herrikoia

Euskal Herriko Sagardo Txapelketa indartsu dator aurtengoan. 41 sagardotegik eman dute izena.

Hirugarren urtez egingo da eta lau finalaurreko eta finala izango ditu. Izen ematen duten Euskal Herriko sagardotegietako sagardoak afaltzera inguratzen diren guztien artean dastatu eta puntuatuko dira. Epaile izan nahi duten herritarrek afari txartelak hartu beharko dituzte aldez aurretik –finalaurrekoak 26€ eta finala 32€–, afalduaz egingo baita puntuaketa lana. Epaile edonor izan ahalko da.

Finalaurrekoak Ordizian, Andoainen, Zarautzen eta Oiartzunen izango dira; eta finala Azpeitian. Afarietako kide-epaileek ez dute jakingo zein sagardotegitako sagardoa ari diren dastatzen eta bukaeran jakingo dira irabazleak zeintzuk diren, bai finalaurrekoetan eta baita finalean ere.

Irailean zehar izango dira finalaurrekoak eta finala. Afari-txartelak salgai daude Gipuzkoako Sagardogileen Elkartean (943-336811) eta gipuzkoakosagardoa@gmail.com helbidean idatzita.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos