Borrar
Ezkerretik eskuinera, Ainhoa Aizpuru, Ekonomia Sustapeneko diputatua, Fiza Farhan eta Miren Elgarresta, Berdintasuneko zuzendaria.
Industriaren garapenak ere behar du emakumearen ahalduntzea

Industriaren garapenak ere behar du emakumearen ahalduntzea

Fiza Farhan berdintasun arloko aditu pakistandarrak Gipuzkoako emakume enpresaburuekin elkartu da, Aldundiak antolatutako topaketan

Martes, 10 de octubre 2017, 10:39

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Fiza Farhan nazioarteko adituak, NBEtako aholkularia eta berdintasun arloan mundu mailan erreferente denak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta ASPEGI emakume enpresarien elkarteak topaketa egin dute astelehen honetan Donostian. Emakumearen ahalduntze ekonomikoa izan dute hizpide.

Topaketa Foru Aldundiak antolatu du, Etorkizuna Eraikiz programaren baitan. Parte hartzaile guztiek azpimarratu dute arlo ekonomikoan egiteko asko dagoela oraindik ere, "batez ere Gipuzkoarentzako hain garrantzitsua den industrian". Zentzu honetan, Farshanek nabarmendu du garapen ekonomikoak emakumearen ahalduntzea behar duela, baita Gipuzkoako industriaren garapenak ere.

Farhzan pakinstandarra Baltistan Fundazioak gonbidatuta etorri da Gipuzkoara. Gobernuz Kanpoko Erakunde honek Pakistan iparraldean dagoen Baltistan eskualde malkartsu eta isolatuan egiten du lan, bertako Hushé bailarako biztanleen giza garapen oso eta endogenoaren alde. Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasun eta Garapenerako Lankidetzako zuzendaritzen babesa dauka. Farhan, besteak beste, Munduko Garapen Estrategikoko aholkularia da, NBEn Emakumearen Ahalduntze Ekonomikoari buruzko Goi Mailako Paneleko kide eta Punjabeko Emakumeen Ahalduntzerako Lan Taldeko presidentea da.

ASPEGIrekin izandako topaketaren aurretik, lan bilera izan zuen Foru Aldundiko hainbat kiderekin, Etorkizuna Eraikiz programa ardatz hartuta. Farhanen ustez, "ikuspegi estrategikoa eta beharrezko erremintak" ditu programak, eta guztien parte hartzea aurreikusten du. Aldi berean, "Aldundiak benetako berdintasunaren alde egiten duten apustua" nabarmendu zuen adituak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios