Borrar
Miren Elgarresta. Donostiako Axular Lizeoko ikasleekin. GFA
Indarkeria matxistari ikastetxean hasten zaio aurre egiten

Indarkeria matxistari ikastetxean hasten zaio aurre egiten

Aldundiak DenokZu sentsibilizazio kanpaina landu du 9-12 urte bitarteko Gipuzkoako 2.000 ikaslerekin

Martes, 14 de noviembre 2017, 16:29

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko Gipuzkako Foru Aldundiak DenokZu sentsibilizazio kanpaina jarri zuen martxan iaz, Aurre! planaren barruan. Gipuzkoako udalekin, elkarteekin eta beste hainbat eragileekin plana landu ondoren, lurraldeko 45 hezkuntza zentro ezberdinetako haurrekin tratu onak eta enpatia landu ditu Aldundiak azken hilabete hauetan. Guztira, bederatzi eta hamabi urte bitarteko 2.000 ikasle ingururi eskaini zaie ordu beteko sentsibilizazio saio hori. Astearte honetan Donostiako Axular Lizeoa ikastolako L.H.-ko 6. mailako 55 ikaslerekin izan dute lan saioa, Miren Elgarresta, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako Organoko zuzendariaren eskutik.

Elgarrestak bertan azpimarratu duenez, "ikasleek gaiaren inguruko ezagutza eta interesa erakutsi dute, baina kanpaina lantzen jarraitu behar dela ikusi da, hezkidetza estrategikoa baita indarkeria matxistari aurre egiteko eta ezinbestekoa berdintasunaren bidean". Hezkidetzak, arlo estrategiko gisa, haur eta nerabeen heziketan eragitea du helburu, "hauek belaunaldi berrietan etorkizunerako nahi dugun gizarte ereduaren giltzarri baitira" nabarmendu du.

Prebentziorik onena, berdintasuna

Gipuzkoako eskola ezberdinetan egin diren saio hauetan, haurren partaidetza sustatuz, tratu Onak eta enpatia jorratu dira. Tratu onak, ez bakarrik besteekiko, baita norberaren buruarekiko ere bai, haurren egunerokotasunean ezagunak egiten zaizkien adibideak erabiliz: jolasetan, etxean, eskolan, etab. Saioetan ikasleen bizipenak entzun eta partekatu dira, beti ere genero ikuspegia kontuan hartuta. Enpatiari dagokionez, zer den eta zergatik den garrantzitsua adierazteaz gain, hori lortzeko tresnak eta baliabideak eskaini zaizkie. Indarkeria matxistaren jatorria eta motak ere landu dira lurraldeko haurrekin, informazioa eman eta honi aurre egiteko baliabideak eskaini zaizkie.

Haur eta gazteekin genero berdintasuna lantzeak bere baitan dakar indarkeriaren prebentzioa. Gipuzkoako Foru Aldundiak lehentasunezko helburutzat du Gipuzkoa ezberdintasunik gabeko lurraldea izatea, berdintasunaren alorrean bereziki. Xede horri erantzuteko plan aurrekari eta berritzaile ezberdinak jarri dira martxan, Aurre! Foru Plana esaterako. Egitasmo honek, biktimei arreta eskaintzeaz gain, prestakuntza, ikerketa, prebentzioa eta sentsibilizazioa ere kontuan hartzen ditu.

DenokZu kanpainaren helburua da indarkeria matxistarekiko erantzunkidetasuna guztiona dela agerian jartzea, kanpainaren leloak azpimarratzen duen bezala: "Aurpegia eman. Nire alde. Gu guztion alde." 2017-2018 ikasturteko lehen hiruhilabeteari begira, eta azaroaren 25era bitartean, DenokZu lelopean genero indarkeriaren prebentzio eta berdintasunaren aldeko kanpaina jarri da martxan, horretarako hezkidetzaren bidea jorratuz lehen hezkuntzako azken lau mailetako gaztetxoekin. Gipuzkoako Berritzeguneekin hartu-emanak izan ditu Aldundiak, irakasleen iritziak eta iradokizunak jasotzeko. Ikastetxe batzuetan ere irakasleei bideratutako saio batzuk egin dira, haiek ere beren ikastetxeetan gaia landu dezaten.

Aldundiak, kanpaina honetan erabilitako materiala lurraldeko ikastetxe guztietara zabaldu du gaia horrekin jorratu dezaten. Ikastetxeei, azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren aurkako nazioarteko egunean, egindako ekimenarekin jasotako irudi, argazki edota bideoak, haien sare sozialetan agertarazteko gonbita egiten zaie, sozializazio kanpaina honen baitan.

Astearte honetako saioa Aldundiak aurreikusitako lehen fase bateko azken lanketa izan da. Hala ere, beste hainbat ikastetxeek interesa eta horrelako saioen beharra adierazi dutenez, urtea bukatu bitarte beste ikastetxe batzuetan kanpaina landuko da. Aurrera begira lurralde eta ikasle gehiagora zabaltzea aztertuko dela iragarri du Elgarrestak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios