39 ikastetxetako 4.705 pertsonak jaso dituzte Dummy panpina birtualaren aholkuak

Dummy birtualak esperientzia oso erreala kontatu duen neska izan du alboan./IREKIA
Dummy birtualak esperientzia oso erreala kontatu duen neska izan du alboan. / IREKIA

Tolosako ia 1.000 ikasle eta irakaslek entzun dituzte ostegun honetan trafiko istripuen biktimen eta larrialdietako profesionalen testigantzak, Segurtasuna Sailaren kanpaina baten barruan

Tolosako lau ikastetxetako 989 ikasle eta irakasle elkartu dira ostegun honetan herriko Leidor aretoan, Eusko Jauralritzako Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak zirkulazio istripuak prebenitzeko abian jarritako 'Don't be Dummy! Zuk ez duzu ordezkorik' programari buruzko informazioa jasotzeko. Bi saio egin dira, 10.00etan eta 12.00etan, Leidor Aretoan, eta lau ikastetxetako kideek parte hartu dute: IES Orixe BHI, CPS Inmakulada Lanbide Ikastola BHIP, CPEIPS Usabalgo Laskorain Ikas

'Don't be Dummy! Zuk ez duzu ordezkorik' programak trafiko istripuen arrazoiak eta ondorioak azaltzea eta horiek prebenitzeko sentsibilizazio aholkuak ematea du helburu. Proiektuaren bidez, Euskadiko gazteek bide segurtasunaren, mugikortasun iraunkorraren, arduraz gidatzearen eta trafiko istripuei aurre hartzearen arloan kontzientzia hartzea eta horiek sentsibilizatzea lortu nahi da. 2015-2020 aldirako Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Segururako eta Iraunkorrerako Plan Estrategikoaren baitan dago eta, Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako gazteei zuzenduta, istripuen biktimen eta bide segurtasunaren eta medikuntzako profesionalen lekukotzak eskaintzen ditu herriz herri

Horretarako, udalen eta ikastetxeen laguntzarekin, Trafiko Zuzendaritzak saioak antolatzen ditu Euskadiko hiri eta herrietan. Programa 2017ko irailaren 22an Durangon aurkeztu zenetik, guztira Euskadiko 39 ikastetxetako 4.705 pertsonak parte hartu dute. Pertsonaia birtual eta elkarreragile batek, automobilgintzako enpresak modelo berrietan segurtasun probak egiteko erabiltzen duten Dummy panpinak, trafiko istripuen biktima izan diren pertsonen edo horien senitartekoen lekukotasunak bideratzen ditu, eta horretarako, Stop Accidentes elkartearen eta Bizkarrezur Muineko Lesioak Ikertzeko Elkartearen (AESLEME) laguntza izaten du.

Istripuek sortzen dituzten larrialdi egoeretan parte hartzen duten pertsonen bizipenen kontakizunak ere jasotzen dira ekitaldian, hala nola ertzain, udaltzain, Osakidetzako langile, suhiltzaile, salbamenduko langile edo larrialdietarako teknikarienak. Lekukotasunekin tartekatzen diren bideoetan heriotza ekar dezaketen trafiko istripuak eragiten dituzten egoera arriskutsuak azaltzen dira, besteak beste, gehiegizko abiadura, alkohol eta droga kontsumoa, gidatzen den bitartean sakelako telefonoa edo bestelako tresna elektronikoak erabiltzea edo trafiko seinaleak ez errespetatzea.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos