Hondarribia, ospe handiena duten helmuga turistikoen artean

Hondarribiko hondartza, artxiboko argazki batean./F. de la Hera
Hondarribiko hondartza, artxiboko argazki batean. / F. de la Hera

Hirugarren sailkatu da, Cadizeko Novo Sancti Petri eta Mallorcako Muroren ondoren

Zerrendak, sailkapenak eta inkestak enpresen komunikazio estrategiaren ardatz bilakatu direnez, dozenaka zabaltzen dira egunero. Gipuzkoako hondartza bat oso ondo uzten duen hau Trivago prezio konparatzaileak egin du, bidaiariek 200 erreserba-ataritan utzitako oharren eta emandako iritzien azterketan oinarrituta.

Jakin nahi izan dute, alegia, zein diren Espainiar estatuan ospe handiena edo izen onena duten helmuga hondartzadunak. Sailkapena osatzeko baliatu dituzte batik bat helmuga horietako hotelek lortu dituzten puntuazioak eta bezeroen iruzkinak. Nota onenak lortu dituzte Chiclana de la Fronterako (Cadiz) Nova Sancti Petrik eta Mallorcako Murok. Eta hirugarrena, puntutan bigarrenarekin ia berdinduta, Hondarribia izan da, zerrendaren aurreneko 10 postuetan dagoen Hego Euskal Herriko herri bakarra.

Sailkapenak aurkezten ditu bidaiarien gehien bilatzen dituzten helmuga hondartzadunak, oro har Iparraldeko hondartzek dituztelarik balorazio altuenak. Kantauriko herri hondartzadunen artean altuena, 84,81 punturekin, Hondarribiak du, eta baxuena, 75,67 punturekin, Laredok.

Beste muturrean Mediterraneoko helmugak daude; Kataluniakoak, Valentziakoak eta Murtziakoak, alegia. Kostalde horretako helmugek dituzte Estatu osoko balorazio baxuenak, nahiz eta aurreneko 20en artean sartzea lortzen duten, 80 puntutik gora lortuta, Sitgesek, Mazarronek, Deniak edota Calpek. Puntuaziorik baxuenak izan dituztenak, berriz, Lloret de Mar (73,06), Calella (74,33) eta Blanes (74,58) izan dira.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos