Hezkuntzaren azken joerak aztertu dituzte ikastetxeek

Zenbait adituren ikuspegia partekatzeko aukera izan dute ikastetxeetako ordezkariek./GFA
Zenbait adituren ikuspegia partekatzeko aukera izan dute ikastetxeetako ordezkariek. / GFA

Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea dela eta Aldundian egin den topaketan 40 ikastetxek hartu dute parte

'Etorkizuneko joerak eta balizko eraginak hezkuntzan' lan-jardunaldia egin da astelehen honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko jauregian, Euskalitek antolatzen duen Kudeaketa Aurreratuaren Europako 23. astearen barruan. Hezkuntzako Kudeaketa Aurreratuaren taldeak aurrera eramandako ekintza Imanol Lasa Gobernantzako eta Gizartearen Komunikazioko diputatuak zabaldu du, eta Genis Rocaren eta Guille Viglioneren ponentziak izan ditu. Horiek beren ikuspuntua eman diete ikastetxeetako 40 ordezkariri hezkuntzarako joeren inguruan, teknologiari, digitalizazioari eta sareko lanari eta irudiari, komunikazioari eta gizarteko sorkuntzari dagokienez.

Hezkuntzako Kudeaketa Aurreratuko taldeak bikaintasunaren eta kalitatearen aldeko lanean Urrezko Q-a lortu duten 18 ikastetxe biltzen ditu. Aztertzen dute Ikastetxeen kudeaketan nola aurrera egin eta berritu ikasketa partekatuaren bidez, hartara praktika onak zabaldu eta sortzeko. Lasaren esanetan, lan horrek bete-betean bat egiten du Etorkizuna Eraikiz-ekin, zeina Aldundiak bultzatzen eta partekatzen jarraituko baitu, arrakastako praktikak lortzen ari baita sektoreko etorkizuneko erronkei aurre egiteko.

"Kontua ez da bakarrik aztertzea nola hezi gure seme-alabak etorkizuneko erronkei eta gizartearen eremu guztietan gertatzen ari diren aldaketa azkarrei aurre egiteko. Kontua da nola hezi geure burua, gurasook, irakasleok eta hezkuntza sistemako eragile guztiok, hartara ongi hezteko. Mundu honetan egokitzeko gaitasuna inoiz baino garrantzitsuagoa da, eta gero eta garrantzitsuagoa izango da. Mundu honetan, sorkuntza, jakin-mina, berrikuntza, irudikapena, taldeko lana eta antzeko konpetentziak oinarrizkoak dira, eta izango dira. Gizarte gisa mahai gainean dugun premia handiko gai bat ikasten irakastea da", nabarmendu du Lasak.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos