Secciones
Servicios
Destacamos
Miércoles, 6 de diciembre 2017, 09:16
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Tolosaldea osatzen duten 28 herriek ekimen bateratua gauzatu zuten lehen aldiz. Herri guztien artean, 'Tolosaldean euskarak 365 egun!!' esaldiari forma eman zioten. Honetarako, herri bakoitzak esaldiaren letra bat irudikatu zuen herriko plazaren batean eta argazki baten bidez jaso zen egindako irudia. Guztira 1.800 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte ekimenean eta urteko egun guztietan eskualdean euskaraz bizitzeko nahia adierazi zuten.
Herri bakoitzak egitarau desberdinarekin gauzatu zuen ekimena. Guztiek adostutako adierazpena irakurri zuten, ondoren osatu zen herriari zegokion esaldia. Galtzaundi Euskara Taldetik herriei proposatutako ekimen bateratua izan da aurtengoa. 2018ko Euskaraldiaren atarikoa ere izatea zen asmoa; Euskal Herri mailan, herriz herri, euskaldun Aho-biziak eta Belarri-prestak konprometitu, sare zabalak prestatu eta bultzatzea ekarriko duena. Galtzaunditik ekimen xume hau antolatzeko lanean herriz herri aritu diren guztien lana eskertu dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.