Helsinkin ere nor-nori-nork ariketak egiten dira

Helsinkiko Unibertsitateko ikasleek astean bitan ematen dituzte euskara klaseak./
Helsinkiko Unibertsitateko ikasleek astean bitan ematen dituzte euskara klaseak.

Finlandiako hiriburuko hamar gaztek euskara ikasten dute seihileko honetan unibertsitatean. «Oso aberasgarria da», diote

I. VÁZQUEZ DONOSTIA.

«Euskara aukeratu nuen hizkuntza oso interesgarria iruditzen zaidalako. Aten-tzioa eman zidan latina baino zaharragoa delako eta inguruan ditugun hizkuntzekin antzekotasunik ez duelako». Hitz hauek Gipuzkoako edozein euskaltegitako ikasle batek sinatu ditzake, baina Tuuliak esanak dira. Bera jaiotzez finlandiarra da, eta Filologia Hispaniarra ari da ikasten Helsinkiko Unibertsitatean. Gazteleraz ederki hitz egiten du, eta orain euskara ikasten hasi da. «'Kaixo, zer moduz?' edo 'ni Tuulia naiz' esateko gai banaiz orain, baina aurrerapausoak eman nahi ditut», dio.

Haren antzera, beste hamar lagun ari dira euskara ikasten Helsinkiko Unibertsitatean. «Denok finlandiarrak gara eta an-tzeko arrazoiengatik ari gara euskara ikasten, hizkuntzak dituen berezitasunengatik», azaltzen du. «Askok esaten dute euskara ikastea zaila dela, eta niri hala iruditzen zait. Finlandiarrarekin ez du zerikusirik, baina asko gustatzen zait, nahiz eta oraindik oinarrizko maila daukadan eta ez naizen elkarrizketa bat izatera ausartzen». Iaz egin zituen lehen pausoak euskarazko eskolekin, eta aurten errepika-tzea erabaki du Tuuliak. Filologia Hispaniarra egiten dutenek Estatuko beste hiru hizkuntzetako bat aukeratu behar dute ikasteko. «Katalana, galiziarra eta euskararen artean azkeneko hau aukeratu nuen lehen esandakoarengatik, dituen berezitasunak oso partikularrak direlako. Asko gustatu zitzaidan eta errepikatzea erabaki nuen», dio ikasle finlandiarrak.

Urtarrilean beste ikastaro bat hasteko intentzioa du Tuuliak, baina bere helburua udaran Gipuzkoara etortzea da. «Euskadira joatea gustatuko litzaidake», dio finlandiarrak. Horretarako, bide laburrena barnetegia da Tuuliaratz. «Udaran egiten dira, bi urtez. Zozketa batean sartzen gara eta tokatu egin behar zaizu. Espero dut hala izatea, gogo ikaragarria dut hara joateko eta hango bizimoldea eta ohiturak ezagutzeko».

«Hamar lagun gara eta euskarak dituen berezitasunengatik hasi ginen ikasten»

Hainbat jarduera burutu dituzte seihileko honetan beren euskara maila hobetzeko, eta horietako bat 'Loreak' filma euskaraz ikustea izan da. Hirurogei pertsonatik gora batu ziren Finlandia-España elkarteak antolatutako jardueran.

Nor-nori-nork formula Helsinkin ere entzuten da urte osoan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos