'Hamaika entzuteko!' irrati-piezen lehiaketako sariak banatu dituzte

Ezkerretik eskuinera, Manex Urruzola eta Jaione Askasibar epaimahaikideak; Hala Bedi Irratiko Ainhoa Villaverde, Iker Estévez, Mikel Huarte, Javier eta Dover, saridunak; eta Lourdes Gutierrez epaimahaikidea./
Ezkerretik eskuinera, Manex Urruzola eta Jaione Askasibar epaimahaikideak; Hala Bedi Irratiko Ainhoa Villaverde, Iker Estévez, Mikel Huarte, Javier eta Dover, saridunak; eta Lourdes Gutierrez epaimahaikidea.

Sari nagusia Mikel Huarte kazetariak irabazi du 'Javier y Dover' lanagatik; euskarazko pieza onenarena Gasteizko Hala Bedi Irratiak eta Iker Estevezen 'Ausikiak' lanak aipamen berezia jaso du

DV

Casares Irratiak eta Donostia Kulturak antolatutako HAMAIKA ENTZUTEKO! III. Irrati-piezen lehiaketako sariak gaur banatu dituzte Victoria Eugenian. Sari nagusia Mikel Huarte kazetariak irabazi du 'Javier y Dover' lanagatik; euskarazko pieza onenaren saria, berriz, Gasteizko Hala Bedi Irratiarentzat izan da 'Ahobelarri' lanagatik; eta aipamen berezia jaso du Iker Estevezen 'Ausikiak' lanak.

Deialdira aurkeztutako piezen artean, epaimahaiak aho batez erabaki du 'Javier y Dover' izan dela onena. Pieza honek Javierren istorioa kontatzen du, ikusmenik izan ez arren, frontoira joaten dena Dover txakurrarekin, partiduak ikustera. Epaimahaiak azpimarratu duenez, "pieza magnetikoa da, harrapatu egiten zaitu duen benetakotasunak. Pieza entzutean protagonistaren azalean jartzen zara. Eta magia ere badu, entzumena beste zentzumenekin lotzeko moduagatik". Bestalde, soinu-baliabideak zein ongi ustiatu dituen azpimarratu dute, eta, azkenik, baita ematen duen mezua ere. Hala, Mikel Huarte Maisterrenak, “Javier y Dover” piezaren egileak, 800 euroko saria jaso du.

Jaione Askasibar, Donostia Kulturako Komunikazioa eta Irudia sailaren zuzendaria, Lourdes Gutierrez Casares-Tomasene Kultur Etxeko zuzendaria, eta Manex Urruzola, Elhuyarko Komunikazioa Unitateko zuzendariak osatu dute epaimahaia.

Lan osoak entzun nahi izatekotan, esteka hemen.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos