Gurutzetan aurkeztuko da sagardo berria, urtarrilaren 15ean

Eneko Atxa sukaldariari egokitu zitzaion denboraldiari hasiera ematea iaz/Lobo Altuna
Eneko Atxa sukaldariari egokitu zitzaion denboraldiari hasiera ematea iaz / Lobo Altuna

Oraindik ez dute jakinarazi nor aukeratu duten txotx denboraldi berriari hasiera emateko

DV

Sagardoaren Lurraldeak urtarrilaren 15erako antolatu du Sagardo Berriaren Eguna, eta 2018ko hau hogeita bosgarren ekitaldia izango da.

Oraindik ez da jakinarazi nork zabalduko duen lehen upela, baina adierazi dute tokia: Astigarragako Gurutzeta sagardotegia izango da.

Iazko urtean, Sagardoaren Lurraldeak Eneko Atxa sukaldari bizkaitarra aukeratu zuten lehenengo upeleko sagardoa dasta zezan eta eta jakineko hitzak esan zitzan: «Gure sagardo berria». Astigarragako Zapiain sagardotegian izan zen ekitaldia. Eta orain bi urte, berriz, pertsona aukeratua Aritz Aranburu surflaria izan zen, eta tokia Hernaniko Zelaia sagardotegia.

Ohitura den bezala, eguerdiko 12:00etan prentsaurrekoa egingo dute Sagardoetxean. Bertan 2017ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagardo berriaren zer-nolakoak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak azalduko dira.

Gero, 12:45ean, pertsona gonbidatuak sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeko sagastian, bertsolariak bertan direla; iaz, Amets Arzalluz eta Jon Maia. Hori bukatutakoan, jendea Gurutzeta sagardotegira azalduko da. Txalapartarien deiarekin batera, sagar dantzak eta sagardogileen soka dantzak gonbidatua kupelera gerturatuko du.

13:45ean izango dira «Gure sagardo berria» hitz sinbolikoak.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos