«Gure etxea agroturismokoa izanik, beti da plus txiki bat horrelako lehiaketa irabaztea»

R. IRAOLA ZALDIBIA.

Bere burua beti zalbitartzat jo duen Lazkaoetxeko baserrikoa den Eneko Azurmendik irabazi zuen atzo Zaldibian egindako mondeju lehaiketa.

-Zein da mondeju onak egiteko metodo edo sekretua?

-Zailtasun berezirik ez du, baina kontuak eduki beharreko gauza asko. Osagaiak dira inportanteak: etxeko poorrua izatea, ardia ere hobe etxekoa bada, porru egoki txikitu, nahasketa proportziaon egian, heste gehiegi ez bete, eta abar.

-Mondejua puntuatzeko garaian, gauza asko hartzen dituzte kontuan. Hori buruan duzula jarduten al duzu mondejuak egiten?

-Hiru gaua hartzen dira kontuan: itxura, mozketa eta zaporea. Hiru horien konbinaziotik etortzen da puntuazioa. Guk ere hor dena gogoan hartuta jarduten dugu.

-Pozik izango zara?

-Oso pozik, Lehen esan dizudan eran, guretzat, agraturismoko etxaldea izanik, propaganda ona da, eta dena eskertzen da. Oso pozik gaude, batez ere gure ama, sinetsi ezinik dago.

-Osagaien proportzio nola neur-tzen duzu?

-Begira egiten dugu, neurri batean; noski, atentzio pixka bat ipinita: adibidez, seboaren doblea behar da porrua, eta dozena bat porru eta dozena bat arrautza... gutxi gorabehera ari naiz. Esperientziak laguntzen du horretan. Jakina, egiten hasi aurretik probatu ere egin behar dira.

-Txapelak beti ematen du aukera norbaiti eskaintzeko.

-Juan osaba zenari eskaini nahi diot. Oso maitea genuen. Istripuan hil zitzaigun. Beti egoten zen adi guk mondejuak egiten genituenean, «orain ere ez duzue, bada, asmatu», esaten zigun, sufritu egiten zuen. Eta normala izango orain txapela eskaintzea.

-Zerbait gehiago?

-Ardiki Eguna oso festa polita dela, eta antolatzeari ez uzteko, eta jendeak segi dezala etortzen.

Fotos

Vídeos