«Gizarte inklusiboago batean denok askoz hobeto biziko gara»

Asteartean jokatu zen partiduetako bat.
Asteartean jokatu zen partiduetako bat. / EFE

Errugbi Inklusiboaren Txapelketaren 2. edizioari amaiera emateko ekitaldian izan da Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal

"Gizarte inklusiboago, zabalago eta parte-hartzaileago batean, denok askoz hobeto biziko gara", adierazi du Gasteizen egin den Nazioarteko Errugbi Inklusiboaren Txapelketaren 2. edizioari amaiera emateko ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburu Beatriz Artolazabalek. Sailburuak azpimarratu du txapelketak erakutsi duela "errugbian, beste kirol ezberdinetan bezala, denok dugula toki bat".

IMAS (International Mixed Ability Sport) elkarteak eta Gaztedi Rugby Taldeak, besteak beste Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren laguntzaz, sustatu eta antolatutako txapelketa Betoñoko kirol-instalazioetan egin da, eta mundu osoko mila bat pertsonak hartu dute parte bertan. Partidu ofizialez gainera, beste hainbat eratako jarduerak ere antolatu dira; esate baterako, kontzertuak eskaini dira Arabako hiriburuko Foruen Plazan.

Artolazabalek adierazi duenez, "txapelketak balioetsi du pertsona bakoitzak bere taldeari egin dion ekarpena, bakoitza egiteko gai dena. Horixe da gizartera hedatu nahi dugun eredua".

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos