Giro ezin hobea Azintzio jaietako azken egunean

Giro ezin hobea Azintzio jaietako azken egunean

LEGORRETA

Bost eguneko egitarauaren ondoren atzo agurtu zituzten Legorretarrek Azintzio jaiak. Goizean haurrentzako eta gazteentzako 'Hiru ipuin haur' antzerkia izan zen plazan. Txikienek ederki pasa zuten Txanogorritxo, hiru txerritxoak eta Hamelingo txirularia ipuinak gaurkotuz. Arratsaldean, berriz, herri kirol jaialdia izan zen Gipuzkoako Lasto jaurtiketa txapelketa eta Gipuzkoako 2. mailako aizkolarien txapelketako kanporaketarekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos