Gipuzkoara bueltan datoz UEUren udako ikastaroak

Eibarko Markeskoa, UEUren egoitza. / Morquecho

Hamaika ikastaro eta jardunaldi daude aurreikusita hurrengo egunotarako Eibarren eta Usurbilen

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Aurreko astea Baionan eman ostean, Gipuzkoan ekingo diote azken txanpari UEUren Udako Ikastaroek, Eibarren hasi eta Usurbilen bikatu. Hurrengo egunetarako hamaika ikastaro eta jardunaldi daude aurreikusita, besteak beste aurten lehenengoz UEUk, Jakinek eta Usurbilgo Udalak elkarrekin antolatu duten bi eguneko jardunaldia, 'Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua' gaiaren ingurukoa.

'Hezkuntza formalean elikadura subiranotasuna lantzeko erremintak' egun bakarreko jardunaldiarekin abiatuko dira ikastaroak astelehenean, uztailak 10, Eibargo Markeskoan. Egunean zehar, besteak beste, elikadura ikasgelan lantzeko tailer praktikoa eskainiko da: EAThink proiektuan garatu diren tailerrak irakasleek beraiek ikasgelan garatu ahal izateko tailer praktikoa egingo da Donostiako Kutxa Ekoguneko kideen esku.

Uztailaren 11an ere, asteartean hain zuzen, egingo da beste egun bakarreko jardunaldi bat Eibarren, 'Komunikabideak eta herria: Telebista publikoa irudikatzen' gaiaren ingurukoa. Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean antolatutako saio honetan hiru ikuspegitatik begiratuko zaio telebista publikoari: unibertsitateko ikerlarien perspektibatik (Telebista Publikoa gaur, han eta hemen); fikzioaren eta herri imajinarioen eraikuntzatik (XXI. mendeko Euskal Telebista Publikorantz: imajinarioaren eraikuntza entretenimendu eta fikzioaren bidez) eta informazioaren profesionalen ikuspuntutik (Informazioa eta funtzio publikoa: profesionalen ikuspegiak).

Hurrengo egunetan Eibarren garatuko diren ikastaroak, bestalde, honakoak dira: 'Arrakala. Sorkuntza garaikidearen bitartekaritza, hedapena eta eginkizunak' (uztailak 10-11); 'Dokumental interaktibo bat sortzeko tailerra, Klynt programa erabiliz' (uztailak 10-11); 'Erlezaintza ikastaroa: egungo egoera eta etorkizuneko erronkak' (uztailak 10-11); 'Elkarlanean Indarra: parte-hartzea, inklusioa eta parekidetasuna sare lanean' (uztailak 10-11); 'Bandera Gorriak eta Froga Neuromuskulueskeletikoak Lehen Arretan' (uztailak 12); 'Unitate didaktiko digitalen diseinua' (uztailak 12-13) eta 'Ansible: sistemak eta eguneroko lanak automatizatzen' (uztailak 12-13).

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos