Gipuzkoako Historiaren inguruko mito eta aurreiritzi okerrak, mahai gainean

Ezkerretik eskuinera, mahai-inguruan parte hartuko duten Iker Echeberria, Álvaro Aragón eta Elena Torregaray, Aldundiko Kultura Zuzendari Mari Jose Telleriarekin batera, liburuaren aurkezènean/MICHELENA
Ezkerretik eskuinera, mahai-inguruan parte hartuko duten Iker Echeberria, Álvaro Aragón eta Elena Torregaray, Aldundiko Kultura Zuzendari Mari Jose Telleriarekin batera, liburuaren aurkezènean / MICHELENA

Datorren ostiralean, Tabakaleran, horiek argitzen eta publikoaren galderei erantzuten saiatuko dira Miguel de Aramburu elkarteko kide diren zenbait historialari

Asmo bitxia du datorren ostiralean Donostiako Tabakaleran egingo den mahai inguru batek: bost historialari, moderatzailearen eta publikoaren galderei erantzunez, Gipuzkoako Historiaren inguruan nagusitu diren mito eta aurreiritzi nagusiak argitzen saiatuko dira.

Hala, ekainaren 15ean, arratsaldeko 19:00etan, Tabakalerako Ruiz Balerdi aretoan, Joxean Mujika, Elena Torregarai, José Ángel Lema, Álvaro Aragón eta Iñigo Imaz eseriko dira mahai baten bueltan, Iker Echeberria izango dutelarik moderatzaile. Miguel de Aramburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteko kide dira, zeinak META ekimenaren baitan, 'Gipuzkoako Historiaren Sintesia' liburua osatu zuen. Torregarai eta Aragon izan dira hain zuzen ere euskaraz eta gaztelaniaz eskura daitekeen proiektu horren koordinatzaileak.

Foru Aldundiak ohar baten bidez aurreratu duenez, «ostiraleko mahai-inguru irekiarekin Gipuzkoako Historiaren lelo eta gertakari nagusienak aztertu nahi dira modu erraz eta dibulgatiboan». Izan ere, «Gipuzkoako Historian zehar eta aro bakoitzean lelo nagusi batzuk egon dira, nahiz eta oro har Gipuzkoa bidegurutze bat izan dela esan dezakegun, ideientzat, merkataritza gaientzat edota pertsonentzat. Gipuzkoako Historiaren inguruan nagusitu diren mitoek eta aurreiritziek ikuspegi okerra zabaldu dute eta horregatik garrantzitsua da argitzea, Aurrehistorian, Antzin Aroan, Erdi Aroan, Aro Berrian edota Aro Garaikidean aurki ditzakegu horrelakoak: isolatuak bizi izan al ziren Aurrehistorian zehar Gipuzkoan bizi zirenak? Erromanizaziorik egon al zen Euskal Herrian eta Gipuzkoan? Izurrite Beltzak eraginik izan al zuen lurraldean? Zer izan ziren benetan bando gerrak? Gipuzkoako ekonomiak krisialdi sakona eta zabala nozitu al zuen XVII. mendean? Nolakoa izan zen lehen industrializazioa?

Hizlariak ordubetez jardungo dira moderatzailearen galderak erantzunez, banaka edo solasaldi bat sortuz. Gero entzulegoak hizlariei galderak egiteko aukera izango dute eta solasaldi kolektibo sortzeko aukera egongo da.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos