Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Iazko Euskadiko Gipuzkoar Aurresku txapelduna, Iker Sanz, eta Izar Etxeberria, Soinu Zahar txapelduna ARIZMENDI
Gipuzkoako dantzari finenen bila, lehiaketa egingo dute Pasai Antxon

Gipuzkoako dantzari finenen bila, lehiaketa egingo dute Pasai Antxon

Soinu Zahar Txapelketa eta Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelketan parte hartzeko izena eman dezake hamabost urte baino gehiago dituen orok

DV

Donostia

Martes, 26 de septiembre 2017, 12:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Datorren irailaren 30ean, larunbatean, arratsaldeko 18:30ean, Pasai Antxoko Ibaiondo Frontoian Euskadiko XI. Soinu Zahar Txapelketa eta Euskadiko XXXVII. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa egingo dira, Pasaiako Udala, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Alkarkide Alkartasunako Dantzari Ohiak Taldeak antolaturik.

Nahi duten guztiek parte har dezakete parte ondoko baldintzak betez gero: 15 urte aurten betetzea eta ohiko jantziaz hornitua dantzatzea. Partaide bakoitzak Euskal Herriko herri baten ordezkari izan beharko du, baina udalerri bakoitzak ordezkari bat baino gehiago izan dezake. Hamabi lagunek eman dute izena Soinu Zahar Txapelketan. Euskadiko XXXVII. Gipuzkoar Aurresku Txapelketan, aldiz, hamaikak.

Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatutako epaimahaia lau dantza-adituk osatuko dute: Jose Luis Vallejo Tolosarrak, Elgoibarko Maria Ferreirok, Lezoko Nahikari Vizuetek eta Xabier Mendizabal Donostiarrak.

Itsasmendi Txistulari taldeko kide hauek ere bertaratuko dira: Txistu lehena den Kepa Sein; bigarrena, Juanan Laboa; silbotea, Joxean Goienetxea eta atabala, Iker Telleria.

Lehiakideek lau dantza egin beharko dituzte, bai Soinu Zahar Txapelketan, baita Aurresku Txapelketan ere. Lehenengoan, Ormatxulo, Humboldt zortzikoa, Kontrapasa eta Ehun dukat (hau aurreko hiru dantzetan puntuaziorik altuena lortu duten zortzi dantzariek dantzatu beharko dute). Aurresku txapeldun izatera heldu nahi dutenek, Ormatxulo, Aurkez aurke desafioa, Kontrapasa eta Zortzikoa egingo dituzte (azken hau ere puntuaziorik altuena lortu duten zortzi dantzarientzat soilik izango da).

Atzera begira

Iaz, Euskadiko Gipuzkoar Aurresku txapelketa, Lezoko Iker Sanzek eskuratu zuen; Euskadiko Soinu Zahar Txapelketan berriz, Izar Etxeberria oiartzuarra nagusitu zen. Aurtengo edizioan ere biak garaipena berritzeko aukera izango dute.

Ikerrek, Aurresku txapelketan, orain dela bi urteko txapelduna izandako Aimar Odriozola izango du aurrez aurre.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios