Gipuzkoa Talent, langileen esperientziak ezagutzera emateko topagunea

Aurtengoa jardunaldiaren bigarren edizioa da/Lusa
Aurtengoa jardunaldiaren bigarren edizioa da / Lusa

Lurraldeko 250 profesional eta 30 enpresa baino gehiago bilduko ditu ekimenak abenduaren 27an

Gipuzkoa Talent Forum ekimenaren bigarren edizioa egingo da abenduaren 27an, Miramon Teknologia Parkean, eta lurraldeko 250 profesional eta 30 enpresa baino gehiago bilduko ditu. Profesional horiek atzerrian lanean ari dira gaur egun, nazioarte mailan esperientzia zabala eta prestakuntza maila handia dute, eta enpresa horien lana eta enplegu aukera zuzenean ezagutzeko aukera izango dute.

Gipuzkoako Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Sailak antolatu du jardunaldia. Gipuzkoako profesionalek beren profilak ezagutzera eman ahal izango dituzte, berriz ere topagune bat sortuz talentuaren eta enpresek bilatzen dituzten profilen artean.

Gipuzkoa Talent programaren bitartez, foru erakundeak giza kapitala sustatu eta bultzatu nahi du lurraldean, eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko kapital horren beharra duten enpresekin konektatu. Iazko edizioak arrakasta izan zuen, eta 200 lagunetik gora eta 30 bat enpresek parte hartu zuten.

Markel Olano ahaldun nagusiak eta Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako diputatuek hasiko dute topaketa, goizeko 09:30ean. Berritasun gisa, ekitaldian parte hartuko duten enpresa eta profesionalek Gipuzkoa Talent aplikazioa erabili ahal izango dute. Parte hartzaileek bakarrik erabili ahal izango dute eta "atzerrian lanean ari diren profesionalen eta enpresen arteko zubi izateko" sortu da. Izen-ematea oso modu errazean egin daiteke aplikazioa deskargatuz eta bertan izena emanez.

Ekonomia Suspertzeko Planaren barruan Gipuzkoako Aldundiak sustatu duen proiektua da Gipuzkoa Talent. Enpresa esparru ezberdinetan kualifikazio handia duten pertsonak erakartzea, berreskuratzea eta lurraldean eustea da helburua.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos