Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Artxiboko argazkian, kalea garbitzen Donostian bi autok talka egin ondoren. Lobo Altuna
Gidari gipuzkoarrak, aseguru-etxeari parte gutxien aurkezten dizkiotenak

Gidari gipuzkoarrak, aseguru-etxeari parte gutxien aurkezten dizkiotenak

EAEko gidariak oro har Espainiar estatuko txarrenen artean badaude ere, datuak zertxobait hobeak dira Gipuzkoan

Sábado, 12 de agosto 2017, 12:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Milioi bat gidariren datuak aztertu ostean, aseguruak konparatzen dituen acierto.com konpainiak ondorioztatu du EAEko gidariak ez daudela Espainiar estatuko onenen artean. Aitzitik, aseguru-etxeei parte gehien aurkezten dizkieten gidarien artean daude. Estatuko gidari txarrenen zerrendan laugarren postua egokitu zaie zehazki Araba, Bizkaia eta Gipuzkoakoei, aurreneko hiru postuetan Madril, Melilla eta Galizia daudelarik.

EAEko gidariek sailkapen orokorrean duten postua hori bada ere, badaude aldeak lurralde historikoen artean. Eta barne-sailkapen moduko horren arabera gidari okerrenak arabarrak dira, eta gipuzkoarrak onenak. Edo, behintzat, aseguru etxeari parte gutxien aurkezten dizkiotenak, hori baita sailkapena osatzeko erabili den irizpidea. Hala, arabarrek bizkaitarrek baino %3,8 parte gehiago aurkeztu zituzten, eta gipuzkoarrek baino %5 gehiago. Estatuko gidari txarrenen sailkapenari erreparatzen bazaio, berriz, zazpigarren postuan daude arabarrak. Gipuzkoarrak eta bizkaitarrak, ordea, ez dira azaltzen hamar okerrenen artean.

Txostenak argitzen du, edonola ere, gidarien arretaz eta trebeziaz gain badaudela beste arrazoi batzuk EAEn eta penintsularen iparraldeko gainerako erkidegoetan batez bestekoaren gainetik dagoen parte kopurua aurkezteko. Batetik, lurralde menditsuagoak izanik arriskutsuagoak dira errepideak, eta eguraldiak ere gehiagotan zailtzen du gidatzea, euria, lainoa eta elurragatik batik bat. Trebezia, orografia edo meteorologiari lotutako arrazoiak tarteko, edonola ere, egoera horren ondorio zuzena da istripuak eta parteak aregotzea eta, horrenbestez, polizak garestitzea.

Azterketak erakutsi du, bestalde, kontrakoa uste bada ere istripu gehien dituzten gidariak ez direla gazteak eta gidatzen hasi berriak, adinekoak baizik. Hala, istripu gutxien izaten diren adin tartea 18tik 23 bitartekoa da. 65 urtetik gorako gidariek, alegia, bikoiztu egiten dute gidari gazteenek aurkezten duten parte kopurua. Hala ere, askoz ere garestiagoak dira polizak 25 urtetik beherakoentzat. Zer dela eta? Istripu gutxiago izan arren, dauzkatenak askoz ere larriagoak izan ohi direlako. Horrenbestez, batere istripurik ez duten gazteak ere 'zigortzen' ditu polizen prezioak ezartzeko modu horrek. Horren aurrean, norberaren gidatzeko modura egokitutako tarifikazio sistemak eskaintzen hasi dira zenbait aseguru-etxe, gidariaren adina edozein dela ere.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios