Gazte foroa kirolak aisialdian duen garrantziaz gogoeta egiteko

Markel Alberdi eta Ander Romaratek euren esperientzia partekatuko dute nerabeekin, iazko azaroan Deustuko Unibertsitateko ikasleekin egin bezala./USOZ
Markel Alberdi eta Ander Romaratek euren esperientzia partekatuko dute nerabeekin, iazko azaroan Deustuko Unibertsitateko ikasleekin egin bezala. / USOZ

AGIPADek eta Orona Fundazioak jardunaldia egingo dute astearte honetan nerabeekin, Markel Alberdi eta Ander Romarate kirolariak tartean izango direlarik

AGIPAD, Drogen abusuaren Ikerketa eta Prebentziorako Elkartea 1986. urteaz geroztik dabil lanean drogen abusuaren prebentzioaren inguruko lanean, familiekin, arazoa zuzenean pairatzen dutenenik, ikastetxeekin eta beste eragile batzuekin lankidetzan. Ondotxo daki, hortaz, nola aldatu diren gauzak azken hamarkadetan drogomenpekotasunaren arloan, eta zein garrantzitsua den arriskuak murrizteko heziketa. Iaz, esate baterako, AGIPADeko Prebentzio Zerbitzuak 7.000 pertsonengan izan zuen eragina, gurasoekin, irakasleekin, gazte, nerabe eta bitartekariekin egindako lanari esker.

Azken urteetan modu nabarmenean hazi da AGIPADen artatutako 14 eta 18 urte bitarteko nerabeen kopurua. 2011. urtean kolektibo honek %0,7a besterik ez zuen suposatzen, iaz berriz %3,76a suposatu zuen. Adinean gora eginez, 18 eta 21 urte bitartean, gauza korapilatzen doa. Adin tarte honek Elkartean artatzen diren guztien %8,71a suposatzen dute eta kanabisa izanik droga nagusia, beste sustantzia batzuk ere agertzen dira, kokaina, anfetaminak eta/edo alkohola.

Hori dela eta, bereziki eragin nahi du kolektibo horretan, eta asmo horretan kokatzen da astearte honetan, apirilak 17, Orona Fundazioarekin lankidetzan eta horren egoitzan, nerabeekin egin duten jardunaldia. Horren xedea da kirolak adin horretako gazteen aisialdian izan dezakeen garrantziaz gogoeta egitea. 'Kirola aisialdi alternatiba eta balioen transmisioa nerabeei' jardunaldiak Markel Alberdi eta Ander Romarate igerilariak izango ditu gonbidatu, eta Gipuzkoako hainbat ikastetxetako ikasleak parte-hartzaile.

Jardunaldian nerabetasuna bezalako etapa zailari erantzunak eman nahi dizkie, beraien ikuspegia azaldu eta aisialdia erabiltzeko aurkitzen dituzten beharrak adierazi, eta hau kirolarekin erlazionatuta dagoen ala ez aztertuko dute.

Arreta handiagoa kirolarentzat

Izan ere, AGIPADek hezkuntza eta prestaketa planetan heziketa fisikoa eta eskola kirolarentzat arreta gehiago eskatzen du, «zeren eta frogatzen ari den bezala, gazteengan bizimodu aktiboa eta osasuntsua ezartzeko gune egokiak dira». Elkarteko Prebentzio Zerbitzuko arduradunarentzat «gazte foro honekin, alde batetik, kirolak aisialdi alternatiba bezala duen funtzioari buruz hausnartu nahi dugu eta kirola egiteak balioak bereganatzeko duen garrantzia, nerabeen heldutasun psikoafektiboa lortzeko».

Bi zatitan banatuko da jardunaldia. Lehenengoan, ikasleek Markel Alberdi eta Ander Romarate igerilariakk ezagutzeko aukera izango dute, eliteko kirolari bezala duten esperientziari buruz jardungo dira, ikastaldiak bere bizian suposatu dietena eta nerabe zirenean nola bateratu ahal izan zuten aisialdia eta kirola. Bi kirolariak, eibartarrak biak, erreferenteak dira bere kirol-ibilbidean. Markel 50 libreko Udako Espainiako txapelduna da, udaberriko Nazionalean 50 libreko brontzea, 100 libretan txapeldunordea eta 100 libretan bere Espainiako errekorra haustea lortu zuen. Ander Romaratek Londres 2012. urteko Joko Paralinpikoetan parte hartu zuen eta bi diploma lortu zituen. Argi dute esperientzia hauek ikasteko balio izan dietela eta MAR-Sharing Values proiektuaren bidez gizarteari erakutsi nahi dizkiete.

Bigarren zatia parte hartzaileagoa eta gogoetatsuagoa izango da, eztabaida taldeak sortuko dira eta partaideek beraien konklusioak aterako dituzte. Markel eta Ander lan-talde guztietatik pasako dira, AGIPADeko prebentzio zerbitzuko teknikari batekin eta honek dinamizatuko ditu taldeak eta ateratzen diren eduki guztiak bilduko ditu, eta azkenik, azken konklusioak aterako dira eta partaide guztien aurrean irakurriko dira.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos