Gabonetan 'Ahots Baten' sormen egonaldian parte hartzeko aukera

Zestoako Sastarrain baserri eskolan izango da egonaldia./DV
Zestoako Sastarrain baserri eskolan izango da egonaldia. / DV

Zabaldu da, Mintzolak antolatuta, abenduaren 26tik 30era Zestoan egingo den egonaldian izena emateko epea

2015 urtean jarri zuen abian Mintzola Ahozko Lantegiak, euskarazko ahozko beste adierazpen batzuekin elkarlanean, Ahots Baten egitasmoa. Orduz geroztik, sormenaren inguruko egonaldiaren antolakuntzan lankide izan dira Ikastolen Elkartea, Bertsozale Elkartea, EHAZE, Euskal Kantuzaleen Elkartea eta ipuingintzako zenbait aditu eta aritu.

Aurten hirugarren urtez jarraian Ahots Baten sormen egonaldia antolatu da gazte sortzaileei zuzendutako egonaldia. Abenduaren 26tik 30era izango da, Zestoako Sastarrain baserri eskolan. Izena emateko epea zabalik dago, eta horrela jarraituko du azaroaren 20ra arte.

Urte osoan antzerkia, bertsolaritza, kantugintza edota literatura lantzen diharduten gazteentzat da egokia egonaldia. Aipatutako adierazpide horiek landuko egonaldiko egun bakoitzean eta horretarako, gainera, gaian aditu eta aritu direnen esperientzia eta gomendioak entzuteko aukera izango dute bertatik bertara. Iaz, esate baterako, ITU literatur bandakoak, Joxe Mari Agirretxe 'Porrotx' antzezlea, Anari kantaria eta Julio Soto eta Miren Amuriza bertsolariak hurbildu ziren Zestoako Sastarrain baserri eskolara.

15-21 urteko gazteek eman ahal izango dute izena, formularioa beteta edota Mintzolara deituta, 943 69 38 70 zenbakira. Azaroaren 20ra arte izango da horretarako aukera, beraz, mugitzea komeni da, gehienez ere 40 laguneko taldea osatuko baita. Taldea osatzeko kontutan hartuko dira izen emate ordena, eta alorren arteko oreka.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos