Familiei irekiko dizkie ateak Lazkaoko Iztueta baserriak

Behiak dira proiektu osoaren ardatza- Horrenbestez, ahalik eta ondoen zaintzen dituzte./G.P.S.
Behiak dira proiektu osoaren ardatza- Horrenbestez, ahalik eta ondoen zaintzen dituzte. / G.P.S.

Datorren igandean, otsailak 18, abereak, ikuilua, zelaiak, esnetegia eta baserria ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Ezinbestekoa da aurretik izena ematea

Lazkaoko Iztueta baserrian ez dira mugatzen esnea eta esnekiak ekoiztera. "Gure lanaren parte da gure bizimodua eta balioak gizarteratzea" diote Lazkaomendiko ustiapen honetako webgune dotorean eta, konpromiso horren lekuko', bisita gidatuak-eta antolatzen dituzte.

Datorren iganderako, otsailak 18, jarduera oso berezia prestatu dute familientzako Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioarekin batera. Izan ere, baserri mundua gertuagotik ezagutu nahi dituztenei parez pare zabalduko dizkiete etxeko ateak. Familiei zuzendutako bisita 11:00etan hasiko da baserrian bertan eta bi orduko iraupena izango du. Helduek 8€ ordaindu beharko dituzte eta 5€ haurrek. Aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da, Aralarko Parketxearekin harremanetan jarriz 688895069 telefonoaren bidez edota korreo bat idatziz barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera.

Iztueta Baserriak abereak, ikuilua, zelaiak, esnetegia eta baserria erakutsi nahi dizkie bertaratzen diren familiei. Baserriko bizimodua ezagutzeaz gain bere produktuak dastatzeko aukera izango dute eta bide batez Aralarko ingurune paregabeaz gozatzekoa.

"Iztueta Baserrian belaunaldietako esperientzia dute esne behiekin lan egiten. Beren animalien ongizatea eta elikadura zaintzen dituzte, ingurugiroa eta jasangarritasuna oinarri hartuta. Gainera, ziklo guztiaz arduratzen dira, beren produktuetan kalitate gorena bermatzeko", diote jarduera iragartzeko zabaldu duten oharrean.

Izan ere, "oso agerian dute behiak direla proiektu horien ardatz nagusia. Behiek eskaintzen dieten esnea da euren sorkuntza guztien oinarria eta esnea goi mailakoa izateko, behiak ere halakoak izan behar dute. Akordio moduko bat dute Iztuetan behiekin. Haiek behiak ahal duten hoberen zaintzen dituzte eta behiek ere ahalik eta hoberen zaintzen dituzte Iztueta Baserriko kideak".

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos